BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

Cabecera research
  1. Hasiera
  2. Ikerketa

Ikerketa

BC3k lan egiten du ezagutza zientifikoa eskaintzeko, eta, horren bidez, gure Planetari klima-aldaketak dakarzkion erronkei aurre egiteko gai izan gaitezen.

Gure ustez, zientzian eta komunitate zientifikoan aritzen garenok geure ikerlanen emaitza eskuragarri ipini behar dugu, horrekin hobeto kudeatzeko giza jardueraren inpaktua hainbat alorretan, hala nola natur ingurunea, energia eta osasuna. Parte hartzen dugun ikerkuntzak eta lankidetza zientifikoaren sareek aukera ematen digute ezagutzaren sortzaile eta igorle gisa jarduteko, eta ezagutza hori gizartearen eta herri-erakundeen eskura jartzeko.

Klima-aldaketak gaur egun ezagutzen dugun munduaren iraunkortasunean duen efektua begi-bistakoa da, eta horrek mundu osoko gobernuei neurriak harrarazi dizkie –politikoak, ekonomikoak nahiz sozialak–,  eragindako kalteak aurreikusi eta konpontzeko helburuarekin, eta babes- eta suspertze-ekintzak eginarazi dizkie. Horregatik guztiagatik, gure lanaren oinarrizko beste atal baten betekizuna ekarpen bat egitea da, zientziaren ikuspegitik, politika horiek aberastu eta haien aplikazioa erratze aldera, Planetaren babesarekin bateragarria den arautegi baten bitartez.

Gure espezialistek jorratzen dituzten ezagutza adituaren alorrak lau ikerketa-lerro hauekin lotuta daude.

 



 
ecmware
Enterprise Platform
[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.