BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Argitalpenak
  3. Policy Briefings

Argitalpenak

BC3 Working papers

BC3 Policy briefings

Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseranzko bide luzean

Gako-hitzak: COP20, UNFCCC, Lima, climate agreements

Autorea(k): Ibon Galarraga and Mavi Román

Data: 2015-13-02

Alea: 2015-01

  Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF) (254 KB.)


Keypoints

  • Limako gailurretik ez zen espero hitzarmen zehatzik lortzea emisioak murrizteko. Helburua zen Parisko hurrengo bileran (2015eko abenduan) adostu beharreko dokumentu juridikoaren oinarriak eta Intended Nationally Determined Contributions-enak (INDC) ezartzea. Eta, hain zuzen, hori lortu egin zen.
  • Datozen hilabeteetan, herrialde bakoitzak zehaztuko ditu bere arintze-konpromisoak 2020. urtetik aurrerako. Jarraian, Nazio Batuek zenbatetsiko dute zein tarte dagoen tenperaturen igoera 2 ºC-ra mugatzeko borondatezko konpromisoen eta beharrezko ahaleginaren artean. Hala, aldeek oinarri sendoa eta komuna izango dute tarte horri nola aurre egin Parisen negoziatzeko.
  • Historian, lehen aldia da herrialde guztiak prest daudela berotegi-efektuko gasen oso murrizketa handiak bere gain
    hartzeko. Klimari buruzko negoziazioen bi hamarkadaren ondoren, azkenean lortu egin da herrialdeak euren industrializazio-mailaren arabera ez bereiztea, Kiotoko Protokoloaren eranskinetan oinarrituta.
  • Liman “Green Climate Fund” funtserako beste ekarpen batzuk iragarri zituzten. Funts hori, jadanik, 10.200 milioi
    dolarrekoa da. Horrela, herrialde garatuek aurretiaz hartutako konpromisoan (testu berrian errepikatutakoan) aurrera egiten da; alegia, garatze-bidean dauden herrialdeetan emisioak arindu eta egokitzen laguntzeko konpromisoan, 100 mila milioi dolarrekin 2020rako.
  • Era berean, dagoeneko lehen urratsak eman dira politika nazionalen integrazio handiagorantz beste erabaki-maila
    batzuekin, baita klima-politiketan generoaren dimentsioarekiko ardura handiagorantz ere.




<< PB zerrendara itzuli








[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.