Conferences 2011
|
2011ko martxoaren 3a - 19:00 Merkataritza Ganbera - Bilbo |
Klimagune Conferences ekimena klima aldaketaren inguruko eztabaidara ikuspuntu edo ikusmolde multidisziplinarioak ekarri nahi dituen hitzaldi ziklo bat da, gizarteak zorroztasunean oinarritutako informazio gehiago eta hobeagoa izan dezan, gizartearen eta ekonomiaren garapena iraunkortasunaren ikuspuntutik gizarte osoaren apustua baita.
Hitzaldien helburua euskal gizarteak klima aldaketari buruzko informazio hobeagoa eta kontzientzia handiagoa izaten laguntzea da, horretarako abiapuntua arlo horretan ikuspuntu ezberdinetatik lanean ari diren profesional ospetsuen ekarpenak izango direlarik.
Klimagune Conferences ekimenaren lehen jardunaldia joan den martxoaren 3an izan zen, Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako hitzaldia alegia. Hitzaldian klima aldaketaren arloan ikuspuntu ezberdinetatik lanean ari diren bi profesional ospetsuk hartu zuten parte, Cristina García Orcoyen Entorno Fundazioko zuzendariak eta María Josep Picó, klima aldaketan espezializatutako kazetariak. Jardunaldiaren buru Nieves Terán izan zen, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordea.
Anil Markandya
Basque Centre for Climate Change, BC3C elkarteko Zientzia Zuzendariak izenpetua