Azaroak 2012
|
2012 Azaroak 21 |
"Klimagune Conferences: Klima Aldaketari begirada bat (Zineforoa)",BC3 Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroak eta Bilboko Udalaren Ingurumen Sailak elkarrekin antolatutako konferentzia-zikloa da, eta klima-aldaketaren gaineko ikuspegi anitza ematen du, zorroztasun zientifikoa eta tokiko errealitatea oinarri izanik. Helburua da gizarteak garapen sozial eta ekonomiko iraunkorraren erronka kolektiboari buruzko informazio gehiago eta hobea izan dezan.
Zikloak asmo du eztabaida soziala piztea, klima-aldaketa kontrolatzeko politikak arrakastaz ezartzea ahalbidetzen duten etorkizuneko eszenatokiak proiektatzeko, ekonomia eta ingurumena abiapuntu izanik.
Klima-aldaketa: giza osasunaren gaineko eragina
"Klima Aldaketa gaiari heltzeak zure osasunari ekarri diezaioken onuren zergaitiak". Horixe dugu klima-aldaketari eta horrek osasunean duen eraginari buruzko lehen konferentzia honetan landuko den gaia.
Arloan sakontzeko, dokumental laburra ikusiko dugu, eta Paul Wilkinson doktoreak hitzaldia emango du. Paul Wilkinson doktorea , ingurumen-faktoreek giza osasunean duten eraginaren gainean nazioarteko aditua da. Klima Aldaketak planteatzen dituen erronkei buruz arituko da, ingurugiro, gizarte,ekonomian eta osasun publikoan izango diren impaktueri egokitzeko beharrez hitzegingo digu. Hitzaldiaren osteko eztabaidarekin hasi aurretik, Bilboko Udalaren Ingurumen Osasuneko eta Hiri Higieneko azpiatalaren buruak, Ramon Aldamiz-Echevarria doktoreak, beste mintzaldi bat emango du, osasunaren gaineko eraginei buruzko ikuspegi hurbilagoa eskaintzeko: "Bilbo: klima-aldaketaren inpaktuak eta aurreikuspenak osasun publikoan. Zabalduz doazen gaixotasunak”.
* Paul Wilkinsonen konferentzia ingelesez eskeiniko da tokiko itzulpenarekin.