Workshop 2012
|
Ekainak 8,2012 - 09:00 |
Klimagune Workshop ekimenaren hirugarrren edizioa ekainaren 8an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, “Euskaditik Rio + 20ra” izenburupean. Jardunaldian osoko bilkura bat izango da eta gai hauei buruzko hiru lan saio, hots, Klima Aldaketa eta Energia, Klima Aldaketa eta Biodibertsitatea, eta Klima Aldaketa eta Baliabide Kritikoak. Ekimen honen ekarpenek Ekonomia Berdea izango dute ardatz nagusi.
Workshop honetako ekarpenak bilduko dituen ardatza Ekonomia berdea izango da.
Osoko bilkuran ospe handiko nazioarteko Keynote Speaker bat izango dugu, Prof. Jeroen van den Berg.
Klimagune Workshop klima aldaketari buruzko elkargune informala da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteei zuzendua. Ekimenaren xedea zientzia aurrerapeni buruzko ezagupenak, proiektuak eta berriak elkartrukatzea da, horretarako abiapuntua arlo horretan lanean ari diren ikerkuntza-taldeen erakundeen eta elkarteen artean lankidetza-planak eta sinergiak sortzea delarik.
Klimagune Workshop ekimenaren 2011ko edizioko partaideek egindako iradokizunei jarraituz, Klimagune Workshop 2012 edizio berrirako zientzia batzorde bat osatu da, ekimen berriari aniztasun eta partaidetza izaera emateko behar diren elementuak sartu ahal izateko.Aurtengo edizio honetan, ekimen berriztagarri bezala Euskal Herriko Zientzia eta Teknologia sarean lanean diharduten ikasle eta ikertzaileei aukera emango zaie bere tesi edo lana poster bidez aurkezten.
Anil Markandya
Scientific Director, BC3 - Basque Centre for Climate Change