Klimagune Workshop 2017
|
Maiatzak 31, 2017 |
Climate Outreach-eko Zuzendari Exekutiboa
“Klima aldaketaz - Konpromiso publikoa, ikerketatik praktikara”
Jamie Clarke aitzindari izan da Climate Outreachen, eta klima-aldaketa gaietan Europa osoko aditurik ospetsuenetariko bihurtu du. Oxforden kokaturik, antolakunde hau gizarte-konpromisoa areagotzen espezializatu da; horretarako, zubiak eraikitzen ditu zientziari (klima-aldaketari) buruzko komunikazioaren eta praktikaren artean. Harreman-esperientzia zabala du akademiako kideekin, gobernu-sailekin, nazioarteko erakundeekin, GKEekin, enpresekin eta erkidegoko kideekin, eta bere jardueraren ardatza da laguntzea klima-aldaketa mundu guztiaren intereseko gai bat izan dadin, eta haren inguruko erreparoak gaindi daitezen.
Jamie Clarck autorekide da Palgravek argitaratzen duen “Talking Climate– from research to practice in public engagement” agerkarian, eta erkidegoaren egokitzapenean espezializatu da, bereziki uholde-arriskutan. Argitalpen honetan ere buru izan da Communicating climate change adaptation – A practical guide to values-based communication.
Egokitzapen Estrategien Arloa, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa
“Herritaren parte hartzea iraunkortasun biderako tresna gisa”
Francisco Heras Hernández ingurumen-biologoa da, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan doktore egin zen tesi honekin: “Representaciones sociales del cambio climático en España: aportes para la comunicación”.
2001 eta 2007 bitartean hezkuntza eta lankidetzako koordinatzaile izan da Ingurumen Hezkuntzako Zentro Naizonalean; eta, 2005etik, Foku Puntua Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren 6. Artikulurako (klima-aldaketa gaietan informazio-irispidea, komunikazioa, sentsibilizazio publikoa, hezkuntza eta prestakuntzarako artikulua). Gaur egun Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoan lan egiten du, Egokitzapen Estrategien arloan.
Parte-hartzeari eta iraungarritasunari buruzko zenbait liburu eta artikulu idatzi ditu; besteak beste, honako hauek:
- La participación como proceso de aprendizaje y conocimiento social (Parte-hartzea ikasteko eta gizarte-ezagutzako prozesu gisan). Gizarte Hezkuntza, 35: 28-42 (2006) Hemen eskuragarri: http://www...e/viewFile/165554/372355
Komunikazioari eta klima-aldaketaren gizarte-pertzepzioari buruzko artikuluak ere idatzi ditu; besteak beste:
- Heras, F., Meira, P.A. eta Benayas, J. (2016). Un silencio ensordecedor. El declive del cambio climático como tema comunicativo en España 2008-2012 (Isiltasun gorgarri bat. Klima-aldaketak gai komunikatibo gisan Espainian izandako gainbehera, 2008-2012). Redes.com. Revista de Estudios para el Desarrollo Social de la Comunicación, 13: 31-54 http://rev...a-redes/article/view/435
- Heras, F. eta Meira, P.A. (2016). Cuando lo importante no es relevante: la sociedad española ante el cambio climático (Garrantzizkoak muntarik ez duenean: espainiar gizartea klima-aldaketaren aurrean). Papeles de Relaciones Ecosociales y Cambio Global, 136: 43-53 https://www.fuhem.es/media/cdv/file/biblioteca/revista_papeles/136/Sociedad_espa%C3%B1ola_ante_cambio_climatico_F.Heras_P.Meira.pdf
IHOBE (Basque Environmental management public company)
“Klimatek: Klima aldaketaren baitan egokitzapena sustatzeko ezagutza trasferentzia ekimen bat”
Marian Barquín industria-ingeniaria da eta Ihobe sozietate publikoko Klima Aldaketa arloaren koordinatzailea da.Ihobe-ren helburua da, Eusko Jaurlaritza, ingurumen-politikak garatze lanetan laguntzea zein ingurumen iraunkortasunaren kultura Euskal Autonomia Erkidegoan hedatzea.
Kide den, Ihobe sozietate publikoko zein Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko dagokion taldeen zeregin nagusia da, 2050erako Klima-aldaketaren Euskadiko estrategia-ren baitan aurreikusitako ekintzak sustatzea,karbono gutxiko ekonomiaruntz habiaraziz. Horretarako, hainbat proiektu garatzen dituzte eragile desberdinekin eta horren adibide bat, Klimatek ekimena da.
Udalsarea
“Udalsarea 21, iraunkortasuneruntz transizioan parte-hartze prozezuei lotutako tresnak”
Geografoa. Donostiako Udalean Ingurumeneko Zuzendaria.
“KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050, Donostiaren konpromisoa klima aldaketarekin”
Udalaren barruan oinezkoei eta bizikletariei buruzko gaiez arduratu da, eta garraio-sare publikoaren plangintzaz. Eusko Jaurlaritzaren Garraioko Zuzendaria 2009-2010ean. Eusko Jaurlaritzaren Garraio Azpiegituretako Zuzendaria 2010-2012an.
Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko (REAS) (REAS) teknikaria.
“Ekonomia solidarioa: iraunkortasun aldeko apostu bat”
Zaloa Pérez Hernandorena proiektu-teknikaria da REAS Euskadi -Red de Economía Alternativa y Solidaria- sarean; sare honek 64 erakunde biltzen ditu, eta beren zeregina da ekonomia solidarioa baliabide gisa garatzea –eta ez xede gisa– ekonomiak dituen alderdi guztietan (produkzioa, finantziazioa, merkataritza eta kontsumoa) garapen pertsonal eta komunitarioaren zerbitzura jarririk. Horrela, nagusi den eredu ekonomikoaren alternatiba gisa agertzen da, eta garapen iraunkor eta partizipatiboa sustatzen duen gizartea aldatzeko eta justiziarako tresna bat da.
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia (Filosofia eta Hezkuntza Zientziak UPV/EHU) ko irakaslea
"Kultura aldaketa, herritarren parte hartzea eta gizarte mugimenduak prometeismo aroan"
Josu Larrinaga Arza Kultur Antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Mugimendu sozialekin loturiko gaiak aztertzen ditu, bereziki ekologismoa eta kultur aldaketa. Duela gutxi argitaratu du “De la desmesura a la prudencia: la Y vasca en el ocaso del prometeísmo” (gehiegikeriatik zuhurtasunera: euskal Y-a prometeismoaren gainbeheran) eta, beste ikerlerro batean, “Euskal musika kosmikoak”.
“Comité científico del Congreso Internacional de Cambio Climático” batzordearen kidea
“Klima aldaketa akzioarako dauden oztopo psikologikoak gainditu ditzaketen kudeaketa estrategiak nola sortu"
Cristina Huertas Ingurumenean eta MBA Executive-an doktore da. Europar Batasunaren Ikerkuntza Proiektuak ebaluatzen dituen Itsas Energietako aditua da. Focus-Abengoa fundazioaren koordinatzailea izan da; Wave Energy Center (Portugal) erakundean Ingurumen Estrategiaren arduraduna; Abengoa Seapower-en I+G-ko arduraduna eta Negozio Garapeneko Zuzendaria, eta INORE (International Network of Offshore Renewable Energy) erakundearen kide fundatzaileetariko bat. Klima Aldaketaren Psikologian ikertzaile. Klima-aldaketako aditu zientifikoa Andaluziako Juntaren Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Kontseilaritzarentzat.