BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

Cabecera joinus
  1. Hasiera
  2. Gurekin lan egin
  3. Praktikak

Praktiken Programa

BC3a klima aldaketaren inguruko ikerketa zentru bat da. BC3ak beraz, Ikerketa karrera garatu nahi duten Gradu/Master/Doktorego programetako ikasleak lagundu nahi ditu bere praktikak zein master lanak bertan egiten. Gradu/Master/Doktorego praktikak zein Master lana BC3an egin daitezke baldin eta ikaslearen ikerketa interesak bat egiten badu BC3ko ikerketa ildo batekin eta BC3ko ikerlari senior batek superbisore lanak egiten baditu.

Gainera beharrezkoa da ere praktika hauek jatorrizko Unibertsitateko programa baten baitan egotea eta hitzarmen bat egotea hurrengo informazioa behintzat duelarik: praktiken iraupena, Unibertsitateko superbisorea, BC3ko superbisorea, besteak beste. Ikasleak aseguru bat izan beharko du praktikek irauten duten bitartean.

Interesa baldin badaukazu BC3an Gradu/Master/Doktorego praktikak zein Master lana garatzeko mezu bat bidali hurrengo helbidera internships@bc3research.org eta hurrengo informazioarekin:

1. Izena eta abizenak*

2. Ikerketa ildoa ala zure ikerketa interesak*

3. Programa akademikoaren izena eta Unibertsitatea* 

4. CVa*

5. Praktikak jarraituko dituen BC3ko ikerlariaren izen eta abizenak

*Beharrezkoa den informazioa

 

 

 

 



 
ecmware
Enterprise Platform
[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.