Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, web orri honen bidez bildutako datu guztiak honako honexen titularitatepeko fitxategietan gordeko dira: BC3 - BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE - KLIMA ALDAKETA IKERGAI (aurrerantzean, “BC3”), G-G95532826 IFZ, Urkixo zumarkalea 4, 4.a, 1. solairua E, 48008 Bilbo (Espainia). Fitxategi horiek, gainera, behar bezala inskribatuta egongo dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean, ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan zehaztutako segurtasun-neurrien arabera.
Erabiltzaileek bermatu egiten dute BC3-ri emandako datuak egiazkoak eta zehatzak direla eta datu horien edozein aldaketaren berri emango dutela.
BC3-n, gure kezka handienetakoa segurtasuna denez, geure bezeroen datuen¹ isilekotasuna ziurtatzen dugu. Hori dela eta, erabiltzaileek ematen diguten informazioaren segurtasuna eta isilekotasuna bermatzen ditugu. Emandako datuak kontsultak egiteko, harremanetan jartzeko eta interesgarriak izan daitezkeen produktu zein zerbitzuen eskaintzak bidaltzeko erabiliko dira.
Datu pertsonalak prozesatu egingo dira, BC3-k erabiltzaileen esku jarritako zerbitzuak kudeatzeko, administratzeko eta eskaintzeko.
Helburu bererako, bere datuak Bizkaiko Aldundiari, enpresa kideei eta BC3-rekin lankidetza-hitzarmenak sinatu dituzten instituzio edo erakundeei lagatzeko baimena emango du alderdi interesdunak.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili nahi izanez gero, erabiltzaileek mezua bidali beharko dute info@bc3research.org helbidera. Posta elektronikoko helbide hori spameko roboten aurka dago babestuta, eta Java eduki beharko da, bistaratu ahal izateko.
Era berean, nahi izanez gero, erabiltzaileek helbide honetara bidali ahal izango dute gutuna:
BC3 - BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE