BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Nor gara
  3. Etika eta Jokabide Kodea

HRS4R Estrategia

Hr excellence in research

IKERTZAILEEN EUROPAKO GUTUNA ETA IKERTZAILEAK KONTRATATZEKO JOKABIDE KODEA


Europako Batzordeak Ikertzaileen Europako Gutuna eta ikertzaileak kontratatzeko Jokabide Kodea onetsi zituen; bi agiri idatzi zituen sektore publikoko eta pribatuko enplegatzaile eta finantza-hornitzaileentzat eta ikertzaileentzat.  Bi agiriak funtsezko bihurtu dira Europar Batasuneko politikan, eta horiei esker ikerketa lanbide-karrera erakargarria bihurtu da eta Europan hazkunde ekonomikoa eta enplegua suspertu dira.

Zehazki, Ikertzaileen Europako Gutunak ikertzaileen eta euren enplegatzaileen egitekoak, ardurak eta eskubideak azaltzen ditu orokorrean. Helburua da nolabait ere bermatzea alde hauen arteko harremana lagungarria izango dela ezagutza sortzeari, transmititzeari eta konpartitzeari behar bezalako etekina ateratzeko, bai eta ikertzaileen garapen profesionalarentzat ere hasiera-hasieratik. 

Orobat, ikertzaileak kontratatzeko Jokabide Kodearen helburua da hautaketa-prozesuak justuak eta gardenak izan daitezen. Ikertzailearen merituak argitalpen-kopuruaren arabera ez ezik beste hainbat ebaluazio-irizpideren arabera ere neurtu behar dira, horien artean, heziketa eta irakaskuntza, gainbegiratzea, talde-lana, ezagutzaren transmisioa, kudeaketa eta kontzientziazio publikoa. 

Gainera prozezu honen baitan kontratazio irekia, gardena eta merezimenduan oinarrituan dauden politikak bultzatu ziren. Jarduera hauek, ikerketa karrerak erakargarriagoak bultzatu, hautagai guztientzat aukera berdinak bermatu eta mugikortasuna errazten dituzte. Era honetan, ikerketan egiten den inbertsioaren kostu-eraginkortasuna areagotzen da.

Ikerketa-institutuei Gutuneko eta Kodeko printzipioak betetzen laguntzeko prozedura bat aurkeztu zuen Batzordeak, hain zuzen ere, baliatu nahi zituzten institutuek euren Giza Baliabideen Estrategia (HRS4R) diseinatu ahal zezaten. 

Ikertzaileen Europako Gutuna eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodea (CyC) praktikan jartzen laguntzeko mekanismo bat da HRS4R.

Prozedura horrek bost urrats biltzen ditu:

1. Barne Analisi zehatz bat prestatzea.

2. Erakundearen Estrategia web orri korporatiboan argitaratzea, Gutuna eta Kodea jaso eta hobetzeko.

3. Estrategia ebaluatu eta onestea Batzordearen aldetik.

4. Prozesuaren etengabeko aplikazioa eta autoebaluazioa erakundearen aldetik.

5. Eta, azkenik, Estrategiaren kanpoko azken ebaluazioa eta bere aplikazioa Batzordearen aldetik, prozesua behin hasita lau urtero.

Estrategia definitzeko eta aplikatzeko garaian Batzordearekin eta talde pilotuko kideekin lankidetzan aritzen gara, baita dagoeneko sari horren jabe diren beste erakunde batzuekin eta lortzeko prozesuan daudenekin ere, jardun hobeak trukatu eta partekatzeko fororik onena osatzen baitu.


BC3REN GGBB Estrategia

2013ko Abenduan, Ikertzaileen Europako Gutunean jasotako printzipioak eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodeetakoak (CyC) onetsi zituen BC3k eta, 2015eko apirilean, “Ikerketaren eremuko giza baliabideen kudeaketaren bikaintasun” saria eman zioten. 2013ko azarotik, Ikertzaileentzako Europako GGBB Estrategiaren (HRS4R) ereduan dihardu lanean BC3k.

Esparru horretan proposatutako prozeduraren lehenengo urratsa Barne Analisi zehatz bat prestatzea da. Abiapuntu gisa, 2013ko azaroan, Europako Batzordeak sustatutako "Ikertzaileentzako GGBB Estrategiaren" (HRS4R) Barne Analisian lan egiteko konpromisoa hartzea erabaki zuen BC3k. Ondoren, 2015 -2017 Jarduera Plan (AP1) horretan aplikatutako Estrategia argitaratu zuen BC3k.

Ebaluazio-prozesua burutu ondoren, proposatutako Estrategia onetsi zuen Europako Batzordeak eta, 2015eko apirilean, “Ikerketaren eremuko giza eskubideen kudeaketaren bikaintasun” saria jaso zuen BC3k.

2017ko hasieran, BC3k autoebaluazioa egin zuen aurreko Jardute Plana berrikusi eta hobetzeko, eta Gutunarekin eta Kodearekin hartua duen konpromisoari eutsiz  2017 - 2020 Ikuskatutako Jarduera Plan-a (AP2) aurkeztu eta burutu zuen. Garai honetan ere, BC3aren lehen OTM-R politika publikatu zen.

Gaur egun, BC3ak  “Ikerketaren eremuko giza baliabideen kudeaketaren bikaintasun” saria 5 urte jaso zituenetik, saria berritzeko  prozeduran dihardu. Horretarako barne analisi berria (2020 GAP Analysis) abian jarri zuen  eta honen emaitzekin HR Excellence taldeak Jarduera plan berria aurkeztu du (2020 - 2023 Jarduera Plana - IAP1) . Honekin batera 2020 OTM-R Checklist-a ere burutu du, kontratazio irekia, gardena eta merezimenduan oinarrituta daukan politika hobetzeko asmoz.

Erlazionatutako dokumentazioa: 2020 - 2023 GGBB Estrategia

Kontratazio irekia, gardena eta merezimenduan oinarritua

HRS4R estrategian parte hartzen duten erakundeetako 6. taldeko kide den aldetik, BC3k aztertu, ebaluatu eta bere egin ditu OTM-Raren gomendioak eta printzipioak (kontratazio irekia, gardena eta merezimenduan oinarritua) barne-kontratazio politiketan. Lan horren emaitza dugu 2017ko azaroan garatutako aurreko BC3ren OTM-R politika eta BC3ren OTM-R politika eguneratua OTM-R Politikaren 3. edizioa (2019).Erdibidean beste bi edizio gertatu dira.

Erlazionatutako dokumentazioa:  OTM-R Politikaren 3. edizioa.

 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.