Harrera eta Ikastaroak
Harrera-erakundea izatea eta karrera-ikasleak gainbegiratzea
Karrera zientifikoaren hasieran dauden ikertzaileentzat harrera-erakunde aktiboa da BC3. Karrerako, masterreko eta doktoretzako ikasleak gainbegiratzea eskaintzen du BC3k.
Horri lotutako programak:
- Praktika-programa
- Hitzarmenak unibertsitateekin, karrerako, masterreko eta doktoretzako ikasleen gainbegiratze bateratua egiteko
- BC3ko doktoretza-ikasleek programa hauetan parte hartzeko aukera izango dute:
- Trebakuntza-plan eta karrera-garapenerako plan pertsonalizatua
- Ikerketa-lerro eta -talde estrategikoetan sartzea
- BC3-ren sarean dauden nazioarteko ikerketa-erakundeetarako sarbidea
- Nazioarteko egonaldiak, atzerriko ikerketa-zentroetan
- Aholkularitza-programan sartzeko aukera
- Zentroaren gainbegiratze-gidalerroetara sartzeko aukera
Graduko eta graduondoko ikastaroetan eta ikastaro aurreratuetan parte hartzea
Gure trebakuntza-jardueraren barruan, estatuko eta nazioarteko unibertsitateetako eta erakundeetako graduko eta graduondoko ikastaroetan eta ikastaro aurreratuetan parte hartzen du BC3k urtean zehar.