- Hasiera
- Argitalpenak
- Policy Briefings
Begiak erne: klima aldaketa arintzeari buruzko IPCC-ren txostena
Gako-hitzak: Klima aldaketa, Mitigazioa, IPCC
Autorea(k): Mikel González-Eguino and Iñaki Arto
Data: 2014-13-05
Alea: PB2014/Special Issue-02
Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF)
(481 KB.)
Keypoints
- Klima-aldaketaren arloko planak eta estrategiak ugaritu diren arren, emisio globalak areagotu egin dira azken hamarkada honetan.
- Gaur egungo joerek jarraitzen badute, tenperaturek 3.7 ºC eta 4.3 ºC artean egingo dute gora mende amaierarako.
- Tenperaturak 2 ºC-tan egonkortuko badira, emisioak % 40 eta % 70 artean murriztu beharko dira 2050. urterako, eta ia zero izan beharko dute 2100. urtean. Horrek goitik beherako aldaketa ekarriko du maila teknologikoan eta erakunde-mailan, baita aldaketa handia bizimoduan ere.
- Zorionez, teknikoki bideragarriak diren eta ekonomikoki onar daitezkeen askotariko egonkortze-aukerak daude.
- Haatik, garrantzi handikoa da inbertsioak hurrengo hamarkadetan (2010-2030) gauzatzea, kostu eta arrisku
handiagoak ekarriko dituzten atmosferako emisioak (emisio negatiboak) atzitzeko teknologiak erabili behar izatea saihesteko.
- Nazioarteko elkarlana eta bidezko akordioak bilatzea funtsezkoa da klima-aldaketa arintzeko saioan aurrera
egiteko eta ahaleginei eusteko.