- Hasiera
- Argitalpenak
- Policy Briefings
Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseranzko bide luzean
Gako-hitzak: COP20, UNFCCC, Lima, climate agreements
Autorea(k): Ibon Galarraga and Mavi Román
Data: 2015-13-02
Alea: 2015-01
Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF) (254 KB.)
Keypoints
- Limako gailurretik ez zen espero hitzarmen zehatzik lortzea emisioak murrizteko. Helburua zen Parisko hurrengo bileran (2015eko abenduan) adostu beharreko dokumentu juridikoaren oinarriak eta Intended Nationally Determined Contributions-enak (INDC) ezartzea. Eta, hain zuzen, hori lortu egin zen.
- Datozen hilabeteetan, herrialde bakoitzak zehaztuko ditu bere arintze-konpromisoak 2020. urtetik aurrerako. Jarraian, Nazio Batuek zenbatetsiko dute zein tarte dagoen tenperaturen igoera 2 ºC-ra mugatzeko borondatezko konpromisoen eta beharrezko ahaleginaren artean. Hala, aldeek oinarri sendoa eta komuna izango dute tarte horri nola aurre egin Parisen negoziatzeko.
- Historian, lehen aldia da herrialde guztiak prest daudela berotegi-efektuko gasen oso murrizketa handiak bere gain
hartzeko. Klimari buruzko negoziazioen bi hamarkadaren ondoren, azkenean lortu egin da herrialdeak euren industrializazio-mailaren arabera ez bereiztea, Kiotoko Protokoloaren eranskinetan oinarrituta.
- Liman “Green Climate Fund” funtserako beste ekarpen batzuk iragarri zituzten. Funts hori, jadanik, 10.200 milioi
dolarrekoa da. Horrela, herrialde garatuek aurretiaz hartutako konpromisoan (testu berrian errepikatutakoan) aurrera egiten da; alegia, garatze-bidean dauden herrialdeetan emisioak arindu eta egokitzen laguntzeko konpromisoan, 100 mila milioi dolarrekin 2020rako.
- Era berean, dagoeneko lehen urratsak eman dira politika nazionalen integrazio handiagorantz beste erabaki-maila
batzuekin, baita klima-politiketan generoaren dimentsioarekiko ardura handiagorantz ere.