BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Argitalpenak
  3. Policy Briefings

Argitalpenak

BC3 Working papers

BC3 Policy briefings

Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoitzitako bioetanola eta biodiesela iraungarriak izan daitezen?

Gako-hitzak: Policy Briefings, BC3, Cambio Climático, Biocombustibles, Análisis de ciclo de vida, Gases de efecto invernadero, Biocombustibles de “primera generación”

Autorea(k): Agustin del Prado, Patricia Gallejones y Guillermo Pardo

Data: 2015-21-05

Alea: 2015-03

  Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF) (443 KB.)


Keypoints

  • Nekazaritzako ekoizpen-prozesuak, eta, batez ere, ongarrien kudeaketarekin zerikusia duenak, baldintzatu egiten du neurri handi batean bioerregaien ekoizpenaren ingurumen-inpaktuen zenbatespenaren ziurgabetasuna.
  • Bioerregaien ekoizpenaren inpaktuak kalkulatzeko gehien erabiltzen diren metodologiak ez dira behar bezain zehatzak ekoizpenaren laborantza-faserako.
  • Nitrogenodun ongarrien maneiuak eta laborantza-aldiko klimatologiak neurri handian eragiten dute oxido nitrosoaren emisioetan, eta bioerregaien ekoizpenean karbono-aztarnaren
    baldintzatzailerik handienak dira.
  • Ongarri organikoek karbonoaren aztarna gutxitzen laguntzen dute bioerregaien, hau da, gari-etanolaren eta koltza-dieselaren, ekoizpenean. Kontrapartida gisa, beste inpaktu batzuk areagotzen dituzte, hala nola, uraren kutsadura edo ekosistemen azidotzea.
  • Bioerregaien iraungarritasunari buruzko legedian ezarritako baldintza, hau da, erregai fosil baliokideari dagokionez berotegiefektuko gasen % 35 gutxienez murriztea proposatzen duena (garia eta koltza erabilita etanola eta diesela ekoizten den kasurako), betetzeko probabilitateak nahiko txikiak dira nitratoekin kutsatzeko arriskuan dauden inguruetan ongarriei ezarritako egungo mugak direla-eta, eta, batez ere, ongarriztatze mineralaren kasuan.
  • Ongarriztatze organikoaren kasuan egia da probabilitate handiagoak daudela iraungarritasun-arau horiek betetzeko, baina lurzoruaren erabileraren gaineko inpaktu zuzena ongarriztatze minerala erabilitako laboreen kasuan baino handiagoa da.




<< PB zerrendara itzuli








[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.