BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Argitalpenak
  3. Policy Briefings

Argitalpenak

BC3 Working papers

BC3 Policy briefings

COP23: Profil Teknikoa Baina Babes Politiko Handia

Gako-hitzak: COP23, Bonn, Klima Politika

Autorea(k): Elisa Sainz de Murieta, Ibon Galarraga and Maria Jose Sanz

Data: 2017-27-12

Alea: PB 2017-02_Special Issue

  Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF) (1 MB.)


-Garrantzi handiko aurrerapenak egin behar diren Parisko Akordioaren araudiaren arapenari dagokionez. Izatez, araudi horrek definituko ditu Akordioa ezartzeko arauak eta modalitateak, eta 2018an jarri beharko da indarrean. Haatik, arlo horretan aurrerapen mugatua izan zen.
-Goi-bileraren barruan, onartu zen 2020 aurretik asmo handiagoko jardunak gauzatzeko beharra, baita ebaluazio-prozesua 2018an definitzearen garrantzia ere.
-Klimaren eta generoaren arloko ekintza-plana eta tokiko erkidegoetarako eta herri indigenetarako plataforma onartu ziren, eta nekazaritzaren arloan aurrerapen handia egin zen.
-Agenda ofizialarekiko modu paraleloan, garrantzi handiko adierazpen politikoak egin ziren Parisko Akordioa babesteko. Estatuetakoak ez diren agenteek (hirietakoek, eskualdeetakoek, enpresetakoek eta gobernuz kanpoko erakundeetakoek) klima-ekintzaren arloko garrantzi handiko konpromisoak eman zituzten aditzera, eta horien egitekoak gero eta garrantzi handiagoa du negoziazio-prozesuaren barruan.
-Ameriketako Estatu Batuetako ordezkaritza alternatiboak, “We are still in”• leloarekin, hiriak, eskualdeak eta enpresak bildu ditu eta Ameriketako Estatu Batuetako Barne Produktu Gordinaren % 50etik gora batzen du. Ordezkaritza alternatibo horrek protagonismo handia izan zuen eta Parisko Akordioarekiko erabateko konpromisoa eta babesa erakutsi zuen.

<< PB zerrendara itzuli








[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.