BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Argitalpenak
  3. Policy Briefings

Argitalpenak

BC3 Working papers

BC3 Policy briefings

Isurketak lurzoruaren erabilerak aldatuz arintzea: 1,5 eta 2 graduko helburuak lortzen lagun al dezake?

Gako-hitzak: BC3, AFOLU, IPCC, mitigación, stakeholder

Autorea(k): María J. Sanz

Data: 2018-21-09

Alea: PB 2018 – 02

  Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF) (1 MB.)


• Nekazaritzaren eta lurzoruaren erabileren arloak (AFOLU) berotegi-efektuko gasen (BEG) isurketen % 24 ingururen jatorri dira. Lurzoruaren erabilerek % 50 inguru sortzen dute, eta nekazaritzak gainerako % 50.
• Munduko batez besteko tenperatura igoera 2 gradutik behera mantentzeko xedearekin IPCC-k proposatu dituen xede-eremuek berotegi-efektuko gas ugari atmosferatik kentzea aurreikusten dute. Prozesu hau 2020ko hamarkadan hasiko litzateke eta XXI. mendean zehar areagotuz joango litzateke.
• Ondokoak dira etorkizuneko karbono-zikloaren inguruko zalantza nagusiak: egungo hustulekuak etorkizunean mantenduko ote diren; eta nola gauzatu zitekeen aurreikusitako potentzial teknikoa.
• Eskala handiko konponbide naturalak abian jartzeak izango dituen ondorioak aztertzen jarraitu beharra dago, BEGen ezabatze masiboak gehienbat, dagokion politika-instrumentuak egokiro diseinatu ahal izateko.
• Lurzoruaren erabilerari loturiko isurketak arintzeko aukeren arrakasta beren exekuzioari jartzen zaizkion mugen mende dago. Eta interes-eragileen inplikazioa funtsezkoa da ere.

<< PB zerrendara itzuli








[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.