BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Argitalpenak
  3. Policy Briefings

Argitalpenak

BC3 Working papers

BC3 Policy briefings

Elikagaien eta pentsuaren nazioarteko merkataritzaren eta gizakion dieta aldaketaren eraginak janari eta ingurumen segurtasunean: mailak bateratzen.

Gako-hitzak: Greenhouse gases, trade, farm, nitrogen, global nitrogen cycle, food, livestock, agri-food system

Autorea(k): Luis Lassaletta and Agustín del Prado

Data: 2013-16-12

Alea: 2013-06

  Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF) (519 KB.)


Keypoints

  • Janariaren eta pentsuaren nazioarteko merkataritza (proteinen eduki
    gisa adierazita) zortzi aldiz handiagoa egin da azken 50 urteotan. Gaur
    egun, herrialde-kopuru txiki bat ari da munduko gainerako herrialdeak
    elikatzen. Populazio-igoera da aldaketa horren eragile
    garrantzitsuetako bat, baina baita animalia-proteina gehiagoko
    dietetarako egin den aldaketa ere.
  • Laboreen (lurra) eta aziendaren artean gero eta handiagoa da
    deskonexioa, horren ondorioz, mantenugaien erabilera eraginkorra
    txikitzen ari da munduan eta kutsadura-arazoak ugaritzen.
  • Espainian, dieta mediterraneoa deiturikotik Ipar Amerikako eta
    Europako iparraldekoen antzekora aldatu da dieta, hau da, animaliaproteina
    ugari dituen eta mediterraneoa bezain osasungarria ez den
    dieta batera, eta hori da Espainian nitrogeno-emisioen kutsaduraren
    igoera izugarria eragin duen kausa nagusietako bat. Pentsuinportazioek
    animalia-produktuak izugarri ekoiztea ekarri dute; —gaur
    egun, inportazioek estatuko labore-ekoizpena berdindu dute.
  • Espainiak esportatzeko nekazaritza-produktuak sortu arren,
    nekazaritza-sistemako N2O-emisioen 2009ko balantze garbiak
    adierazten du inportatutako janari eta pentsuaren ekoizpenari lotutako
    emisioak handiagoak direla. Inportatutako nekazaritza-produktuei
    lotutako N2O-emisio garbien parte handi bat B eranskinean sartu gabe
    dauden herrialdeek eragina da, eta, beraz, emisio-ihes handiak ari dira
    gertatzen.
  • Nekazaritza-produktuen merkatuei buruzko politikek ez dute sustatzen,
    nahitaez, laboreetatik eratorritako azpiproduktuen erabilera ahalik eta
    jasangarriena; eta horrek nabarmen eragin diezaioke aziendaproduktuen
    karbono-aztarnari (adibidez, esnearenean).
  • Landare- eta animalia-ekoizpena lokalizatzea, janari-hondakinak
    murriztea eta dieta kontrolatzea oinarrizko gakoak dira munduko
    elikagaien eta ingurumenaren segurtasuna bermatzeko.
  • Nekazaritza ez hain intentsiboa bideragarria izango litzateke bazkasarean
    elikagai-galerak asko murriztuko balira eta gizakiok dieta
    aldatuko bagenu. Ezinbestekoa da janariari, nekazaritzari, hondakinei,
    osasunari, klima-aldaketari, biodibertsitateari eta energiari buruzko
    politikak behar bezala lotzea, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak
    eraginkortasunez murriztuko badira.

<< PB zerrendara itzuli








[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.