BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Argitalpenak
  3. Policy Briefings

Argitalpenak

BC3 Working papers

BC3 Policy briefings

400 ppm-ko langa hautsi da: CO2-kontzentrazioaren igoeraren ondorio fisiko eta sozialak

Gako-hitzak: carbon dioxide, climate change, global warming, ice core, IPCC, paleoclimate.

Autorea(k): Sérgio H. Faria, Joseph V. Spadaro and Anil Markandya

Data: 2013-20-12

Alea: PB 2013/ Special Issue-02

  Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF) (768 KB.)


Keypoints

  • Karbono dioxidoaren (CO2) atmosferako kontzentrazioa azken 800.000 urteetako
    mailarik altuenetara iritsi da, eta baliteke baita azken 2,1 milioi urteetakora ere, eta,berriki, 400 ppm-ko kontzentrazio atmosferikoaren muga gainditu du. Marka horrek Lurreko klima modu apokaliptikoan ezartzen ez badu ere, arrisku soziopolitiko orokor larri bat adierazten du, geuk eragindako klima-aldaketen eta haien ondorioen —bereziki pobre eta ahulenengan dituzten ondorioen— aurrean gobernuen eta gizartearen erreakziorik eza eta axolagabekeria adierazten baitu.
  • Industria-aroaren aurretik (hau da,1750etik) atmosferako CO2-aren kontzentrazioak % 40 baino gehiago hazi dira, azken 22.000 urteetan ikusi ez den
    mailara, batez ere erregai fosilen emisioen ondorioz, eta bigarren mailan, lurraren erabileran egindako aldaketek eragindako emisioen ondorioz, eta azken
    hamarkadan, batez beste, 2 ppm/ urte mailara iritsi da. CO2-aren emisio antropogenikoen % 30 inguru ozeanoak xurgatu du. Horren ondorioz, ozeanoa azidotu egin da, eta itsas ekosistemei, baliabideei eta zerbitzuei arrisku larriak eragiten dizkie.
  • Izotz-muin paleoklimatikoen erregistroek erakusten dute, ohiko baldintzetan,gainazalaren tenperatura orokorra ez dela inoiz asko aldatzen epe luzera (mendetan) atmosferako CO2-aren kontzentrazioan dagokion aldaketa eragin gabe,eta alderantziz. Tenperatura-erregistroetan jasotako berotze-prozesua zenbatekoa den azaltzeko, kontuan izan behar da aldi horretan dagokion atmosferako CO2-aren kontzentrazioak eragin duen berotegi-gasen efektua. Horrek ez du baztertzen,ordea, epe laburreko (hamarkadak) klima-aldaketak gertatzea, zeinak nagusi den tenperatura-joera nabarmendu edo ahuldu baitezake (adibidez, une honetako 15 urteko etenaldia tenperatura globalaren igoeran).
  • Gaur egungo joerarekin jarraituz gero, atmosferako CO2-aren kontzentrazioa 500
    ppm baino handixeagoa izango litzateke XXI. mendearen erdialderako; hau da,gaur egungoa baino % 25 handiagoa, eta horrek gainazaleko batez besteko tenperatura globala 2 °C baino gehiago igotzea ekarriko luke ziurrenik. Bestetik,gehienez ere 2020an hasita emisioak urteko % 2 murriztuz gero, karbono dioxidoaren kontzentrazio orokorra 450 ppm-ko mugaren azpian mantenduko litzateke. Emisio-murrizketak atzeratzeak klima-aldaketa arriskutsuen, eta konponezinak izan daitezkeenen,arriskuak areagotu baino ez ditu egingo, eta etorkizuneko arintze- eta egokitze-neurrien kostuak handituko ditu.

<< PB zerrendara itzuli








[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.