- Hasiera
- Argitalpenak
- Policy Briefings
Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoitzitako bioetanola eta biodiesela iraungarriak izan daitezen?
Gako-hitzak: Policy Briefings, BC3, Cambio Climático, Biocombustibles, Análisis de ciclo de vida, Gases de efecto invernadero, Biocombustibles de “primera generación”
Autorea(k): Agustin del Prado, Patricia Gallejones y Guillermo Pardo
Data: 2015-21-05
Alea: 2015-03
Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF) (443 KB.)
Keypoints
- Nekazaritzako ekoizpen-prozesuak, eta, batez ere, ongarrien kudeaketarekin zerikusia duenak, baldintzatu egiten du neurri handi batean bioerregaien ekoizpenaren ingurumen-inpaktuen zenbatespenaren ziurgabetasuna.
- Bioerregaien ekoizpenaren inpaktuak kalkulatzeko gehien erabiltzen diren metodologiak ez dira behar bezain zehatzak ekoizpenaren laborantza-faserako.
- Nitrogenodun ongarrien maneiuak eta laborantza-aldiko klimatologiak neurri handian eragiten dute oxido nitrosoaren emisioetan, eta bioerregaien ekoizpenean karbono-aztarnaren
baldintzatzailerik handienak dira.
- Ongarri organikoek karbonoaren aztarna gutxitzen laguntzen dute bioerregaien, hau da, gari-etanolaren eta koltza-dieselaren, ekoizpenean. Kontrapartida gisa, beste inpaktu batzuk areagotzen dituzte, hala nola, uraren kutsadura edo ekosistemen azidotzea.
- Bioerregaien iraungarritasunari buruzko legedian ezarritako baldintza, hau da, erregai fosil baliokideari dagokionez berotegiefektuko gasen % 35 gutxienez murriztea proposatzen duena (garia eta koltza erabilita etanola eta diesela ekoizten den kasurako), betetzeko probabilitateak nahiko txikiak dira nitratoekin kutsatzeko arriskuan dauden inguruetan ongarriei ezarritako egungo mugak direla-eta, eta, batez ere, ongarriztatze mineralaren kasuan.
- Ongarriztatze organikoaren kasuan egia da probabilitate handiagoak daudela iraungarritasun-arau horiek betetzeko, baina lurzoruaren erabileraren gaineko inpaktu zuzena ongarriztatze minerala erabilitako laboreen kasuan baino handiagoa da.