BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

Routledge Handbook of the Economics of Climate Change Adaptation

"Routledge Handbook of the Economics of Climate Change Adaptation" liburuaren aurkezpena
"Klima-aldaketa: inpaktuak eta egokitzapena"

Apirilak 2 - 18:30
Euskalduna Jauregia (Bilbo)
(BT Terraza) Aretoa

BC3, Basque Centre for Climate Change-ko Anil Markandya zuzendari zientifikoak eta Ibon Galarraga eta Elisa Sainz de Murieta ikertzaileek editatu duten eta zientzia-esparruan nazioartean izen handia duen Routledge Publishers argitaletxeak argitaratu berri duen Routledge Handbook of the Economics of Climate Change Adaptation liburuaren argitaratzea dela eta, apirilaren 2an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu (18:30ean, BT Terraza aretoan).

Ekitaldi horretan, Anil Markandya katedradunak klima aldaketaren egokitzapenari buruzko azalpenak emango ditu ekonomiaren ikuspegitik, eta Nuria Oses doktoreak eta Iñigo Losada katedradunak (liburuaren egilekideak) aurkezpenak egingo dituzte gaurkotasun eta interes handiko gaiak hizpide hartuta uholde-arriskuen kudeaketa eta kalteen balioespen ekonomikoa, eta klima-aldaketak kosta-eremuetan dituen inpaktuak.



Etortzekoa bazara, jakinarazi, mesedez
events@bc3research.org


PROGRAMA (ekitaldia gaztelaniaz egingo da)

18:30-18:35

Ongietorri instituzionala

18:35-18:50

Klima-aldaketara egokitzea: ekonomiaren ikuspegitik
Anil Markandya katedraduna (BC3, Basque Centre for Climate Change-ko zuzendari zientifikoa)

18:50-19:10

Uholde-arriskuaren kudeaketa eta kalteen balioespen ekonomikoa
Nuria Oses doktorea (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea)

19:10-19:30

Inpaktuak eta klima aldaketari egokitzapena kostaldean
Iñigo Losada katedraduna (Kantabriako Unibertsitateko katedraduna eta Ingurumen Hidraulikako IH Cantabria Institutuko ikerketa-zuzendaria)

19:30-19:40

Galderak

19:40-20:00

Koktela




Nuria Oses doktorea

Ekonomian doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Ekonomian lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Saileko irakaslea da, eta ikertzaile-lanetan ere aritu izan da Euskal Herriko Unibertsitateko Ingurumen Ekonomiako Unitatean.

Zenbait ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta bere ikerketa-lanak nazioarteko hainbat aldizkaritan argitaratu ditu, hala nola Journal of Environmental Economics and Management, Ecological Economics, Environmental and Resource Economics eta Experimental Economics aldizkarietan.

Estatuko aldizkari batzuetan ere argitaratu ditu bere lanak; besteak beste, Ekonomiaz eta Economía Agraria y Recursos Naturales aldizkarietan.


Iñigo Losada katedraduna

Iñigo Losada IH Cantabriako ikerketa-zuzendaria da. Horrez gainera, Uraren eta Ingurumenaren Zientzien eta Tekniken Saileko zuzendaria izan da (2000-2003), eta Kantabriako Unibertsitateko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Goi-mailako Eskola Teknikoko Ingeniaritza Hidraulikoko katedraduna da. Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniari doktorea da Kantabriako Unibertsitatean, eta "Ph.D. in Civil Engineering" Delawareko (AEB) unibertsitatean, non ikertzaile-lanetan aritu baitzen Center for Applied Coastal Research-en, 1989tik 1992ra bitartean.

Plan Nazionaleko, Europar Batasuneko eta nazioarteko beste ikerketa-agentzia batzuetako ikerketa-proiektu askotako ikertzaile nagusia izan da Iñigo. Gainera, 50 transferentzia-proiektutik gora zuzendu ditu Nazio Batuentzat, Garapen Banku Interamerikarrarentzat, Europako Kontseiluarentzat eta estatuko eta nazioarteko enpresa eta administrazio publikoentzat.

"Cantabria Coastal and Ocean Basin" azpiegitura zientifiko-teknologiko bereziko ikertzaile nagusia da.Egin dituen jarduerek askotariko aintzatespenak jaso dituzte estatuan eta nazioartean. Besteak beste, Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) klima-aldaketari buruz egindako bosgarren txostenaren "Coordinating Leading Author" espainiar bakarra da; txosten horretan, kosta-eremuetako inpaktuari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzko kapitulua koordinatzen du.

 

Liburuari buruz

"Anil Markandya, klima-aldaketaren ekonomiari buruzko munduko adituetako bat, bere zenbait kiderekin elkartu da, gaur egun ekidin ezin diren klima-aldaketetara ahalik eta ondoen nola egokitu erabakitzeko orduan kontuan izan beharreko gai konplexu eta gutxi ikertuak aztertzeko. Mundu beroago batera egokitzea funtsezko gaia da gure agenda politikoan, eta ia ez zaio behar besteko garrantzirik ematen. Argitalpen hau desoreka hori zuzentzeko urrats bat da".
Geoffrey Heal, Donald C. Enpresa Sozialeko Donald C. Waite III irakaslea, Columbia Business School, AEB; Coordinating Lead Author, IPCCren 2. lantaldearen 5. ebaluazio-txostenean

"Datozen urteetan, argitalpen hau mugarri izango da klima-aldaketara egokitzeko prozesuaren ekonomia ulertzeko egiten dituen ekarpenagatik"
Edward B. Barbier, John S Bugas Ekonomiako John S Bugas irakaslea Wyoming-eko unibertsitateko (AEB) Ekonomia eta Finantza Sailean

"Liburu hau aurrerapen handia da egokitzapenaren ekonomiaren arloan, eta oso erabilgarria izango da alor horretan lan egiten duten guztientzat"
Martin Parry, irakasle bisitaria Grantham Institutuan and Ingurumen Politikarako Zentroan, Imperial College, Londres; lehendakarikide, IPCCren bigarren lantaldearen laugarren 5. ebaluazio-txostenean.

Gizakiak duen erronkarik handienetariko bat da klima-aldaketa, etorkizunean izango dituen inpaktuen gaineko ziurgabetasunaren ondorioz; inpaktu horiek eskualde guztietan eta ekosistema askotan gertatuko dira. Argitalpen askok landu dituzte arintze-politikei dagozkien ekonomia-gaiak, baina arreta gutxi eskaini zaio klima-aldaketara egokitzearen ekonomiari. Hala ere, arlo hori kritikoa da, bai eta zutabe garrantzitsua ere edozein egokitzapen-estrategia edo planetan, eta dimentsio ekonomikoa da; horregatik, eskaintzen zaiona baino arreta handiagoa eskaini behar litzaioke.

Liburu honek egokitzapenaren alderdi ekonomikoek dituzten zailtasunak lantzen ditu. Gai kritikoen artean hauek daude: ziurgabetasuna; erreferentzia-puntuak; itzulgarritasuna, malgutasuna eta egokitze-kudeaketa; banaketa-inpaktuak; deskontu-tasak eta epemugak; ebaluazio monetarioak eta ez-monetarioak nahastea eta kostu- eta irabazi-analisien erabileraren mugak; ekonomia-inpaktuak eta sektore arteko loturak. Gai horiek guztiak egokitzapenaren ikuspegi ekonomikotik lantzen dira liburuan. Egokitzapenaren beste dimentsio batzuk ere hartzen ditu barnean, hala nola diru-sarrera txikiko eta ertaineko herrialdeen egitekoa, teknologia eta muturreko gertaeren inpaktua.

Liburu hau ezinbesteko irakurgai bihurtuko da nazioarteko ikertzaileentzat eta baliabide naturalen, ingurumen-ekonomiaren eta klima-aldaketaren arloko arduradun politikoentzat.





 
ecmware
Enterprise Platform