
Klima-politikek EBn eragin desberdina dutela ohartarazi du ikerketa batek

ARIESek berrikuntza jasangarria bultzatu du SOMMa Connect 2026an
31 proposamen Espainian garraio-pobreziari aurre egiteko
Espainian 1,8 eta 6,9 milioi pertsona artean daude garraio-pobrezia egoeran. Biztanleriaren % 26,3k ez du garraio publikoko zerbitzu erabilgarririk, eta landa-eremuan % 53,3ra iristen da kopuru hori. Erabilgarritasun-arraila hori hirikoa baino zortzi aldiz handiagoa da, eta hamar pertsonatik bati ibilgailu pribatuaren “derrigorrezko jabetzara” bultzatzen du.
Testuinguru honetan, ECODESek koordinatutako eta BC3ren parte-hartzea duen Garraiorako Ahultasun eta Pobreziari buruzko Espezialisten Taldeak “Garraio Pobreziaren aurkako Etorkizuneko Estatu Estrategiarantz” txostena aurkeztu du asteazken honetan. Dokumentuak 31 proposamen biltzen ditu Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministeriorako, Garraio Pobreziaren aurkako Etorkizuneko Estatu Estrategiaren Ekintza Plana diseinatzeko.

Argitalpenak Mugikortasunaren Europako Astearekin batera egin du, eta, aurten, “Mugikortasuna pertsona guztientzat” du ardatz, ekitate soziala eta garraiorako sarbide unibertsala agenda politikoaren erdigunean jarriz.
Administrazio publikoko, hirugarren sektoreko, komunitate zientifikoko, sindikatuetako eta enpresetako 36 espezialistek, tartean BC3ko ikertzailea den Xaquín García-Muros, parte hartu dute azterlan honen sorkuntzan. Proposamenen artean, nabarmentzen dute diru-sarreren maila bermatzea, edo adina, generoa zein bizilekua mugikortasun duin eta jasangarri bat lortzeko oztopo ez izatea.
Txosten osoa, gizarte-erakundeek, ekologistek eta ikerketa-zentroek elkarlanean egina, hemen dago eskuragarri.




