BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Home
  2. Press Area
  3. Elhuyarrek Anil Markandyari elkarrizketa.

From January 2016 onwards all the BC3 News are available at news.bc3research.org.

Please find copied below the News previous to January 2016

Elhuyarrek Anil Markandyari elkarrizketa.

ElhuyarZientzia eta Teknologia 254. zenbakia (PDF)

Iturria: Elhuyar aldizkaria

Anil Markandya britainiarra ingurumen-ekonomian doktorea da. Britainia Handiko, Errusiako, Italiako, Estatu Batuetako eta Frantziako ikerketa-zentroetan aritu da, eta 2007an Nobel saria jaso zuen IPCCko kide ere bada. Ingurumen-ekonomia eta baliabideak ditu ikerketa-ildo nagusi.

IPCCko kidea eta ekonomista zara. Zein da zure lana IPCCn?

IPCCko bi lantaldetan aritu naiz, bigarren eta hirugarren lantaldeetan, hain zuzen ere. Besteak beste, klima-aldaketaren inpaktuak eta berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketak aztertzen dituzte lantalde horietan, hurrenez hurren. Nolanahi ere, batean zein bestean, ikuspuntu ekonomikoa ezinbestekoa da, kostuen eta inpaktuen zenbatekoa neurtzeko. Ez da kontuan hartu beharreko ikuspuntu bakarra, noski, baina bai garrantzitsuenetariko bat gobernuentzat, erakundeentzat eta nazioarteko komunitatearentzat.

Zer kalkulu egin ditu IPCCk berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen murrizketen inguruan epe motz, ertain eta luzera? Uste duzu helburu horiek lorgarriak direla?

IPCC erakundeak berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak murrizteko estrategiek ekar ditzaketen ondorioak soilik azter ditzake. Ez ditu kalkuluak edo gomendioak egiten. Klima egonkortzeko, alegia, tenperaturaigoera 1,5 eta 4,5 gradu zentigrado artekoa izateko, gas horien emisioak murrizten hasi beharko dugu 2020. urterako. Egungo emisioak erdira murriztu beharko dira 2050erako, eta egungo emisioen % 20 isurtzera iritsi beharko dugu 2080. urterako.

Klima-aldaketa mundu mailako arazoa da, eta BC3 zentroa, berriz, ikerketa-zentro txiki bat. Zer ekarpen egingo dizkio zentro horrek arazo zabal horri?

Gure ikerketa-lerroen bidez, klima-aldaketaren oinarrizko gakoak aztertuko ditugu. Noski, ez diogu arazoari geuk bakarrik aurre egingo. Beste zenbait zenbait herrialderen laguntzarekin, klima-aldaketaren inguruko galdera garrantzitsuenei
erantzuten saiatuko gara.

Klima-aldaketaren eraginak ez dira ziurtasun osoz ezagutzen munduan.Hala ere, BC3 zentroak fenomeno horren ondorioak ikertu nahi ditu Euskal Herrian. Posible al da tokian tokiko ikerketa egitea?

Tokian tokiko ikerketa nahiz ikerketa orokorra egin daitezke. Euskal Herrian kokatuta egon arren, nazioarteko sare zabal batean parte hartzen du BC3 zentroak. Beraz, bestelako erakundeekin elkarlanean arituko gara, betiere klima-aldaketari nola erantzun diezaiokegun ikertzeko, bereziki, nekazaritzaren, berotegi-efektua sortzen duten gasen isurketen, energiaren, garraioaren eta industriaren alorretan. Duela gutxi arte, arazoari aurre egin behar zitzaiola esaten zuten adituek.Gaur egun, berriz, ondorioak arintzeko neurriak ikertzen dihardute. Horixe da, hain zuzen ere, BC3 zentroaren ikerketa-lerroetako bat. Horrek zer esan nahi du, fenomeno itzulezin baten aurrean gaudela? Alegia, errealitate hori onartu eta ahal den neurrian ondorioak arintzen saiatu behar dugu?

Alegia, errealitate hori onartu eta ahal den neurrian ondorioak arintzen saiatu behar dugu?

Berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak horrenbeste murriztuta ere (aurrez aipatu ditut datu horiek), litekeena da klima-aldaketa gertatzea. Beraz, horri aurre egiteko prestatu behar dugu. Horregatik, egoera horretara egokitzeko metodoak aurkitzera bideratu dugu gure ikerketaren zati bat.

Zer neurri hartu behar dira ondorio horiek arintzeko?

Hainbat gauza egin daitezke, arlo askotan. Kostaldeak eta uholdeen eraginez urpean gera litezkeen kostaldeko eremu baxuak babesteko inbertsioak egitea da bat. Hezetasun-aldaketei eta ingurumeneko tenperatura altuagoari erantzuteko nekazaritzan zenbait aldaketa egitea izan daiteke bestea. Muturreko kondizioak aurreikusteko alerta-sistema hobetzea izan liteke hirugarrena. Eta beste asko.

 







[X]
We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options.
If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.