BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Home
  2. Press Area
  3. Aldundia enplegu arloan munduan egiten den azokarik handienera joango da (Estatu Batuetan), Bizkaira

From January 2016 onwards all the BC3 News are available at news.bc3research.org.

Please find copied below the News previous to January 2016

Aldundia enplegu arloan munduan egiten den azokarik handienera joango da (Estatu Batuetan), Bizkaira

Iturria: bizkaia.net 

  • Bizkaia:xede sozietateak ordezkatuko du, eta goi mailako profesionalak bilatzen dituzten 13 euskal enpresarekin batera joango da.
  • Bizkaiko ordezkaritza horren helburua da goi mailako 47 profesional hona erakartzea.
  • Ospe handiko azoka horretara doan lehen euskal erakundea da. Munduan, enplegu arloko azokarik handiena da, eta, bertan, Europako merkaturako talentuak bilatzen dira.
  • Prestakuntza handiko 4.500 hautagai baino gehiago —114 herrialdetakoak, euskaldunak barne— batuko dira Bostonen (AEB), urtarrilaren 30etik (larunbata) otsailaren 1era arte (astelehena).

Bizkaiko Foru Aldundia, bizkaia:xede sozietatearen bitartez, enplegu arloan Europak egiten duen azokarik handienean izango da, AEBetan. MITek egiten duen European Career Fair (ECF) azokan, prestakuntza handia duten 4.500 hautagai baino gehiago batzen dira (Europakoak, AEBetakoak, eta munduko beste hainbat lekutakoak); Europako hainbat enpresa eta erakunde joaten dira azokara, arlo pribaturako eta zientifikorako langileak kontratatzeko.

Azoka honetan, goi mailako langile espezializatuak behar dituzten erakundeek aukera eskaintzen diete Europan lan egin nahi dutenei; horrez gainera, erakunde horiek aukera ematen diete langile horiei Europan karrera profesional bat egiteko.

Hautagai gehienak AEBetako unibertsitate onenetatik datoz: MIT, Harvard eta Ivy elkartea (besteak beste, Columbia, Princeton, Cornell eta Yale unibertsitateak daude elkarte horretan sartuta).

Enpleguaren Europar Azoka arlo honetako ekitaldirik handiena da; AEBetan egiten da, 1995etik. ECF azoka egun AEBetan diharduten langileak hona ekartzeko aukera izateaz gainera, Europakoak ez diren beste hautagai batzuk aurkezteko aukera ere bada.

Euskal ordezkaritza
Aldundia, bizkaia:xede sozietatearen bidez, nazioarteko azoka horretara joango da, arlo estrategikoetan prestakuntza handia duten profesionalak bilatu eta ekartzeko gure lurralde historikora, eta arreta berezia jarriko du AEBetan bizi diren euskaldunengan.

Euskal enpresa batzuei egin zaie kontsulta, eta honetan goi mailako 47 profesional bilatu eta ekarri nahi dira.

Horretarako, azoka honetara joango den erakundek hamahiru euskal sozietate izango ditu lagun; hauek, hain zuzen: Grupo Arteche, Baltogar, BC3 Basque Centre for Climate Change, Brunnschweiler, CIC energiGUNE, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF), Iberdrola, IDOM, Ingeteam, Noray Biosciences Group (Histocell), SENER, Deustiko Unibertsitatea eta ZIV.

 







[X]
We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options.
If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.