- Home
- Press Area
- Press releases
- Prentsa Oharra_BC3_HR Excellence_20150722
From January 2016 onwards all the BC3 News are available at news.bc3research.org.
Please find copied below the News previous to January 2016
Prentsa Oharra_BC3_HR Excellence_20150722
Talentu ikertzailea kudeatzen egiten duen lana aitortu dio BC3ri Europako Batzordeak
- BC3, Basque Centre for Climate Change, “HR Excellence in Research” zigilua jasotzen duen Euskadiko hirugarren erakundea da
- Bruselako Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak Europan langile ikertzaileak hautatzen, kontratatzen eta finkatzen erreferentzia diren erakundeei ematen die errekonozimendu hori.
[Bilbon, 2015eko uztailaren 22an] BC3, Basque Centre for Climate Change zentroari “HR Excellence in Research” zigilua eman dio Europako Batasunak langile ikertzaileak kudeatzeko bere estrategiarengatik eta politikarengatik. Une honetara arte Euskadin sari hori jaso duen hirugarren erakundea da; beste biak IKERBASQUE eta Achucarro dira. Aipamen hau Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak ematen du, eta, era horretara, ikertzaileak hautatzen, kontratatzen eta finkatzen Europan erreferentzia diren erakundeak saritzen ditu. BC3k errekonozimendua zientzialariak kudeatzeko bere politikari eta estrategiari esker lortu du, eta horien oinarriak ebaluazio zehatza, etika eta jokabide kode zorrotza jarraitzea eta talentu zientifikoa kudeatzeko prozesu osoaren etengabeko hobekuntza dira.
BC3 2013ko azaroan atxiki zitzaion zientziaren esparruan aritzen diren erakundeen printzipioak, jokabide-kodea eta gomendioak jasotzen dituen Ikertzaileen Europako Gutunari. Errekonozimendu honek printzipio eta gomendio horiei dagokienez prozesu aurreratuenak dituzten erakundeak saritzen ditu. Gaur egun Estatuko 24 ikerketa-zentro daude Ikertzaileen Europako Gutunari atxikita, eta, BC3 atxiki ondoren, Euskadi kudeaketa-polo gisa finkatu da talentu zientifikoaren bikaintasunean.