BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

Cabecera about
  1. Home
  2. About us

Nor gara

Euskal gizarteak badaki datozen hamarkadetako erronka nagusia garapen iraunkorrerako bidea aurkitzea dela, betiere oparotasun ekonomikoa gizarte aurrerapenarekin eta ingurumen-babesarekin batera ematen dela bermatuz.

Helburu hori kontuan hartuta, 2002. urtean, Eusko Jaurlaritzak "Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia" plana jarri zuen indarrean, 2020. urtean eredu sozio-ekonomiko berri bat lortzeko oinarriak ezarriz.

"Euskal zientzia, teknologia eta berrikuntza-plana" testuinguruan, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren helburu nagusietako bat da iraunkortasuna bultzatzen duen ikerketa sustatzea.

Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai gunea funtsezko tresna da "Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategian" eta "Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean".

Image aboutus
  • Onartuta dago talentu ikertzailea erakartzeko poloa dela Euskadi
  • BC3-k iraunkortasunaren aldeko ikerketak sustatzen ditu
 



 
ecmware
Enterprise Platform