BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

Cabecera research
  1. Hasiera
  2. Ikerketa
  3. Klima Politika

Klima Politika

"Eskualde, nazio eta nazioarteko klima-politika" ikerketa-lerroak kasu egiten dio klima-ikerkuntzaren politika-aldeari. Politika sendo bat, jakina, beste ikerketa-lerroetan egindako lanaren emaitzetan oinarritzen da (low carbon, natura-baliabideak eta ekosistema-zerbitzuak, eta osasuna), baina ikerketa-lerro gehiago ere barne hartzen ditu. Ikerketa-lerro horrek, horrenbestez, beste lerroetan egindako ikerketen politika-inplikazioei segida ematen die, eta politiken formulazioarekin zuzenean lotutako kontuen gaineko ikerketari ekiten dio. Erabilitako metodologiak/teknikak askotarikoak dira eta haien artean ditugu, beste batzuen artean, OOK-eredugintza, zeharkako onuren analisia, joko-teoria, eta ebaluazio-eredugintza integratua. 

Books

Egokitzapen- eta murrizketa-politikak ikerketa-lerro honen ikergaiak dira; ikerketa horren parte handi bat energia-alderdiekin lerrokatuta dago (adibidez, ekonomia-tresnak baliatzea energiaren erabilpen jasangarria bultzatzeko, elektrizitate-sektorearen urrakortasuna). Barne-politikari dagokionez, nazioarteko ingurumen-hitzarmenak eta nazioarteko klima-finantzak dira epe ertaineko ikerketa-estrategiaren foku tematikoak. Horiek barne hartzen dituzte bigarren mailako onurak, bidezkotasuna eta garapena. 

Nazio-politikari dagokionez, epe ertaineko politikek honako hauei erreparatzen die: merkatuan oinarritutako tresnak (adibidez, ingurumeneko zerga-erreforma), teknologia- eta berrikuntza-politika, eta klima-aldaketarako egokitzapena. Eskualdeko gobernuek klima babesteko duten eginkizuna ere oso garrantzitsua da ikerketa-lerro honetan. 

Wallet

Programak xede izango du ikerkuntza hainbat azpi-alorretan uztartzea (naziokoa vs. nazioartekoa, murrizketa vs. egokitzapena, etab.), betiere zentzuzko aukera den neurrian, horrekin emaitza koherenteak eratortzeko eta orokorrean onargarriak diren politika-estrategiak garatzeko. 

Garrantzitsua da aipatzea ezen talde horren jarduera nagusietako bat BC3ko ikerlariei dagokiela. Horiek zientzia-aditu gisa parte hartzen dute klima-aldaketaz arduratzen den nazioarteko erakunde zientifiko garrantzitsuenean:  Nazio Batuen IPCC (Klima-Aldaketarako Nazioarteko Lantaldearen ingelesezko siglak). Erakunde horrek 2014an argitara aterako duen 5. Ebaluazio-Txostenean (AR5) geure ekarpena egingo dugu. Hori da 6 urtean behin aurkezten duen txosten nagusia, eta inplikazio sakonak ditu politika globalean. Amaitzeko, definitzen lagunduko dugu, politika-egileekin batera, eskualdeko eta nazioko erakundeek zer jarrera estrategiko izango duten geroan parte hartuko duten negoziazioetan (hala nola, Alderdien Bileran (CoP) edo EBren baitan). 

 

 



 
ecmware
Enterprise Platform
[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.