- Hasiera
- Compliance
Kode Etikoa
BC3ren Kode Etikoa gure kulturaren abiapuntua eta oinarria da, baita legezkotasuna, osotasuna eta gardentasuna betetzeko konpromisoa ere, BC3ko kide guztiek jarraitu beharreko portaera arautzen baitu.
Informazio-sistema
BC3k bere langileen eta BC3rekin zerikusia duen beste edozein hirugarrenen eskura jartzen du informazio-kanal hau. Honetan, gure erakundeari eragin diezaioketen jokabide bidegabe erreal edo susmagarrien berri erraz eta azkar eman dezakezu.
Kanal honek printzipio hauek ditu oinarri: fede ona, errepresaliarik eza, konfidentzialtasuna, ohorerako eskubidea, errugabetasun- eta defentsa-presuntzioa. Beraz, ez da erabili behar beste pertsona batzuk gezurrez edo nahita akusatzeko, eta informazio fidagarria eta funtsezko susmoak bakarrik eman behar dira.
Gogoratu komunikazioa era erabat anonimoan egin dezakezula, eta edozein kasutan omunikazio guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko direla.
Informazio-kanalerako sarbidea: https://bc3compliancechannel.integrityline.com/frontpage