BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Ikerketa

Ikerketa

BC3ren helburu estrategikoa da ezagutza esanguratsuaren ekoizpen partekatua sustatzea erabakiak hartzeko prozesuen mesedetan, klima-aldaketaren ingurumen, sozioekonomia eta etika alderdiak uztartuz. Guru iritziz, ikerketa ikuspegi transdiziplinarra (hau da, diziplina anitzekoa eta partizipatiboa) funtsezkoa da Parisko Hitzarmenaren osteko aro honetan; haatik, jakitun gara ingurumenaren aldeko ekintza eta konpromisoa ez dela inoiz gobernuen lehentasun bakarra izango, bai eta ikuspegi bakar batek eragin ezberdinak dituela ere gizarte maila ezberdinetan.

BC3ren nahia da ekarpen esanguratsua egitea zientzia ezagutza berrien sorkuntza partekatuari, bai eta maila ezberdineko erabakiak hartzeko prozesuetarako esanguratsua den zientzia oinarria sendotzea ere. Horrek ondokoa eskatzen du: gizarte eta politika mailetako prozesuak ulertzea eta uztartzea eta Parisko hitzarmenaren osteko eta GIHen aro honetako gobernu-maila ezberdinetan inplikaturiko eragileen arteko etengabeko komunikazioa sustatzea.

Gure bost Ikerketa Ildoak jorratuz eta Helburu Nagusietan oinarrituta gauzatu nahi dugun ekarpena, alegia.

 

Relations Objectives Research Lines
 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.