- Hasiera
- Privacy policy
Pribatutasunerako politika
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Datuak Babesteko Araudi Orokorraren arabera, BC3k bere zerbitzuetara sartzen direnen edo bere zerbitzuak erabiltzen dituztenen datu pertsonalak nola biltzen, tratatzen eta babesten dituen ezagutaraztea da Pribatasun Palitika honen helburua.
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Basque Centre for Climate Change (BC3)
Posta-helbidea: Egoitza Nagusia, EHU/UPVko Campusa, Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa, Bizkaia
Tratamenduen arduradunarekin harremanetan jartzeko: ARCrights@BC3research.org
Datuen tratamenduaren xedeak
BC3n, gure web-orriko formularioen bidez jasotako datu pertsonalak xede hauekin erabiliko ditugu:
- Marketin edo zuzeneko mailinga.
- Ikerketa-praktikak egin nahi dituzten ikasleen datuen kudeaketa automatizatua.
- Hautespen-prozesuetan izena eman duten pertsonen datuen kudeaketa automatizatua.
- Ekitaldietara eta prestakuntzetara bertaratu nahi duten pertsonen datuen kudeaketa automatizatua.
- Gure web-orria bisitatzen duten pertsonen datuen kudeaketa automatizatua.
Zure datu pertsonalak lortzeko modua
Bi informazio mota biltzen dugu:
- Ematen diguzun informazioa. Adibidez, web-formularioen bidez eskatzen dizugun informazio pertsonala, hala nola, zure izena edo helbide elektronikoa.
- Nabigazio-informazioa. Gure zerbitzariekin konexioa ezartzeko beharrezkoa den informazioa da.
Emandako datuen zuzentasuna eta egiazkotasuna
BC3ren zerbitzuen erabiltzaile zaren aldetik, ematen dizkiguzun datu pertsonalak zuzenak eta benetakoak direla eta indarrean daudela bermatzen diguzu eta horretaz erantzuten duzu. Halaber, behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen duzu.
Era berean, datuak egunera ditzakezu edo baja eman dezakezu.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak
Eman dizkiguzun zure datu pertsonalak, kasuan-kasuan datuak jaso ziren xederako beharrezkoak diren bitartean gordeko ditugu, betiere BC3rekin duzun erlazioa edo lotura mantentzeko eta horien ezabapena ez eskatzerakoan. Era berean, BC3ri eskatutako betebeharrak betetzeko legezko epeen arabera gordeko dira.
Legitimazioa. Datuak erabiltzea gaitzen duen legezko titulua
Datuak Babesteko Europako Araudi Orokorraren 6. artikuluak datu arruntei buruz ezarritako baldintzetan edo, hala badagokio, Europako araudi horren 9. artikuluan datu berezietarako ezarritako baldintzetan arabera datuak tratatzeko dugun legitimazioa gauzatuko da. Zerbitzugintza bakoitzean aplikatzen diren zilegitasun-tituluen berri emango zaizu, horien artean: baimena ematea, parte zaren erlazio juridiko bat gauzatzeko edo zerbitzuak eta gure interesa eskumenak garatzeko.
Hartzaileak
Zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte Europar Batasuneko (EB) eta Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) gure zerbitzugileek, datu horien tratamenduaren arduradunak diren aldetik. Estatu Batuetan kokatzen diren hornitzaileak “Privacy Shield” hitzarmenaren mende daude, hau da, Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean datu pertsonalak eskualdatzeko hitzarmenaren mende.
Zehazki, hauek dira zerbitzugile horiek:
- Innobask (EB), gure web-orrian jasotako zerbitzu digitalen hornitzailea.
- Ipartek (EB), sistemak mantentzeko zerbitzuen hornitzailea.
- Semicrol (EB), ERP korporatiboaren hornitzailea.
- Google Analytics (AEB), nabigazio-informazioa biltzen duen web-analitikako zerbitzuen hornitzailea.
- Mailchimp (AEB), buletinaren eta Premium zonaren mezu elektronikoak bidaltzeko erabiltzen dugun plataforma teknologikoaren hornitzailea.
Zure eskubideak
Zuk edo, hala badagokio, zure legezko ordezkariak, tratamenduaren mende dauden zure datu pertsonaletara sartzeko eskubidea duzu, baita datu okerrak zuzentzea eskatzeko edo bildu ziren xederako jada beharrezkoak ez diren datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea ere. Era berean, datuen tratamendua eta eramangarritasuna mugatzeko eta aurkakotzeko eskubidea duzu. Zure baimena lortu izanez gero, edozein unetan ezezta dezakezu baimen hori.
Eskubide horiek eskaera idatzi bidez baliatu ahal izango dituzu, NANaren fotokopia erantsita. Horretarako, honako helbide elektroniko honetara zuzendu beharko zara: ARCrights@BC3research.org.
Baimena edozein unetan ezeztatzeko aukera duzu, horrek ez du eraginik izango baimena kendu aurretik egindako tratamenduetan. Edonola ere, bidezko erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Era berean, datuak egunera ditzakezu edo baja eman dezakezu.
Bestelako informazioa
Web orri honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko helburuarekin eta baita analisi lanetarako ere.
Zure datuak eta informazioa ustekabeko galerez, sarrerez, erabilerez eta dibulgazioez babesteko beharrezkoak diren neurri tekniko guztiak inplementatu ditugu. Haatik, neurri horiek ezarri badira ere, jakin behar duzu segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak. Ez gara erantzule egiten, neurri horiek urratu, eta datu eta informazio horiek eskuratzen dituzten hirugarren batzuen jardunen erantzule.