- Hasiera
- kontratatzailearen profila
Kontratatzailearen profila
Jakinarazten dugu 2020ko maiatzaren 15etik aurrera BC3 Edozein kontsulta egiteko edo BC3 BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE – KLIMA ALDAKETA IKERGAI zentroko kontratazio-organoari edozein argibide eskatzeko, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE – KLIMA ALDAKETA IKERGAI ikerketa-zentroaren KONTRATAZIO PLATAFORMA bidez bakarrik aurkeztu ahal izango dituztela lizitatzaileek beren eskaintzak. Horretarako lizitatzaileek "Aurkeztu zure eskaintza" aukera erabili beharko dute.
BC3 BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE – KLIMA
ALDAKETA IKERGAI zentroaren KONTRATAZIO PLATAFORMAN eskaintzak igotzeko
jarraibideak hemen topatuko dituzue.
BC3 BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE – KLIMA ALDAKETA IKERGAI ikerketa-zentroaren KONTRATAZIO PLATAFORMAren bitartez kudeatutako kontratazio-espediente guztiak aukera honetan egongo dira kontsultagai: "Espedienteak Kontsultatu“.
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legeak (zeinak Espainiako ordenamendu juridikora aldatzen baititu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/UE eta 2014/24/UE direktibak) bere 3.1.k artikuluan ezartzen duenaren arabera, BC3 BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE – KLIMA ALDAKETA IKERGAI ikerketa-zentroak ahalmena du Administrazio Publikoa ez den erakunde adjudikatzaile izateko, eta, horren ondorioz, araudi hori bete behar du kontratazio-jarduera guztietan.
BC3 BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE – KLIMA ALDAKETA IKERGAI zentroaren Kontratatzailearen profilean ikus daiteke Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legeak eta gardentasunaren arloan indarrean dagoen araudiak eskatzen duten informazio guztia. Aipatutako profil hori Kontratazio Publikoa Euskadin Plataforman integratuta dago -https://www.contratacion.euskadi.eus.
Era berean, aurreko kontratazio-espediente guztiak menuko aukera honetan kontsultatu ahal izango dira: "Espediente historikoak".