BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Inicio
  2. Prensa
  3. Klima-aldaketaren kausak eta ondorioak hobeto ulertzea da BC3-ren helburua

A partir de Enero de 2016 todas las Noticias de BC3 estarán disponibles en news.bc3research.org.

Las Noticias anteriores a Enero 2016 se muestrran a continuación

Klima-aldaketaren kausak eta ondorioak hobeto ulertzea da BC3-ren helburua

Iturria: Basque Research

Anil Markandya: Ikerbasque ikertzailea. BC3 zentroko zientzia-zuzendaria.

Zein dira BC3-ren helburu eta ikerketa-lerro nagusiak? Zertan da desberdina ikerketa-eremu bertsuan aritzen diren beste ikerketa-zentroen aldean?

Klima-aldaketaren kausak eta ondorioak hobeto ulertzea da BC3-ren helburua. Batez ere, klima-aldaketaren alderdi sozio-ekonomikoari erreparatzen diogu, eta ez hainbeste alderdi fisikoari. Berotegi-efektua eragiten duten gasen maila zer neurritan apaldu beharko litzatekeen eta gas horiek gutxitzea lortzeko era egokienak zein diren aztertzen dugu, eta klima-aldaketara egokitzeko neurri egokiak diseinatzen ditugu.

2007an Bakearen Nobel Saria irabazi zuen taldeko kide zara, alegia, IPCC edo Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldearen laugarren ebaluazio-txostena egin zuen taldeko kidea. BC3ren zuzendari gisa, jarraitzen duzu oraindik talde horrekin lanean? BC3-n martxan dagoen ikerketaren batean elkarrekin lan egiten duzue?

IPPCren laugarren ebaluazio-txostenean, klima-eraginak murrizteari buruzko lantaldeko (III. lantaldeko) egile nagusietakoa izan nintzen, eta klima-aldaketaren eraginak identifikatzeari buruzko lantaldean (II. lantaldean) laguntzaile izan nintzen. Orain, BC3-ko zuzendari gisa, bosgarren ebaluazio-txostenaren hasierako bileretan parte hartzeko eskatu didate. Txosten hori eraginak arintzeari buruzkoa izango da. Asko pozten nau aukera horrek, bai eta datozen lau urteetan BC3-k talde garrantzitsu horrekin lan egin ahal izateak ere.

Zer izan da zuretzat —bizitza pribatuan eta profesionalean— BC3-ren zuzendaritza hartzea?

Klima-aldaketa ikertzeko zentro hau martxan jartzeko erronka eskaini zidaten, inguru atsegin batean lan egin eta Euskal Herriko nahiz kanpoko gazteak biltzekoa. Etorkizunean haiek izango dira gure ahaleginen abangoardia alor garrantzitsu honetan. Nire ibilbide profesionalaren une honetan pozik hartu dut erronka. Klima-arazoak ezin ditugu guk geuk konpondu, baina egin dezakegu gure ekarpena mundu osoko sare batean beste batzuekin lan eginez.

 







[X]
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y poder ofrecerle las mejores opciones mediante el análisis de la navegación.
Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para más información pulse aquí.