BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Inicio
  2. Prensa
  3. Notas de prensa
  4. PO_ 2013 UDA ESKOLA BC3 UPV/EHU

A partir de Enero de 2016 todas las Noticias de BC3 estarán disponibles en news.bc3research.org.

Las Noticias anteriores a Enero 2016 se muestrran a continuación

PO_ 2013 UDA ESKOLA BC3 UPV/EHU

EHU/UPVk eta BC3k elkarren artean antolatzen duten udako eskolak diziplina desberdinetako nazioarteko 16 aditu bilduko ditu, klima-aldaketaren zientzia (uztailak 8), eraginak (uztailak 9) eta gaur egun dauden hautabide teknologiko, ekonomiko eta politikoak (uztailak 10) aztertzeko asmoz.

Anil Markandya (BC3ko Zuzendari Zientifikoa) eta Mikel Gonzalez-Eguino (BC3ko eta EHU/UPVko ikertzailea) dira EHU/UPVren Udako Ikastaroen barruan antolatutako topaketa honen zuzendariak. Aurten, laugarren edizioa egingo da, “Addressing climate change challenges from a multidisciplinary perspective” izenburupean.
Hauek dira ikastaroaren testuinguruaren ardatzak:

• Komunitate zientifikoak jakinarazi duenez, atmosferan 2 gradu zentigradoko segurtasun-muga erlatiboa bermatzen digun 400 ppm CO2ko muga gainditu berri dugu, eta 450 ppm-rantz hurbiltzen ari gara azkar-azkar.

• BC3 ikerketa-zentroak klima-aldaketari buruzko Europako eragin handieneko Think Tank-aren saria jaso berri du bere argitalpen zientifikoengatik eta Europako Batzordearen proiektuetan izandako parterhartzeagatik.

Ikastaroan parte hartuko duten 16 hizlariak maila gorenekoak dira. Nabarmentzeko modukoak dira Nazio Batuetako IPCCan aditu gisa diharduten Alex Cearreta (uztailak 8), itsas-mailean aurreikusitako igoerei buruz mintzatuko dena, Anil Markandya (uztailak 9), klima-aldaketara egokitzeko neurriez hitz egingo duena, eta Xavier Labandeira (uztailak 10), egoerari buelta emateko behar diren neurri ekonomiko eta fiskalak aztertuko dituena. Horiekin batera, beste hauek ere parte hartuko dute: Pedro Linares (uztailak 10), oinarri-oinarrizkoa bilakatu den energia sektoreari buruz solastatzeko, eta Arild Underdal (uztailak 10), diplomaziak eta nazioarteko akordioek duten zereginaz mintzatuko dena, Science aldizkarian gai honi buruz plazaratu berri duen artikuluaren haritik.
Ikastaroan 65 ikaslek parte hartuko dute, eta gehienak doktoregoko ikasleak, ikertzaileak eta gai horri buruzko adituak dira. Ikastaroa ingelesez egingo da, ikasleen erdiak atzerritarrak/europarrak direlako. Horrez gain, parte hartuko duten doktorego-ikasleen 15 ikerketa-lanak aurkezteko aukera ere izango da, poster-saio baten bitartez. “Donostia United Nations Climate Summit” delakoaren antolaketa ere (uztailak 9) nabarmendu behar da, parte hartzaileei klimari buruzko biltzar simulatu batean herrialde bana ordezkatzeko aukera emango diena (Joko Teoriaz baliatuta).

pdf PO_2013 UDA ESKOLA

 







[X]
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y poder ofrecerle las mejores opciones mediante el análisis de la navegación.
Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para más información pulse aquí.