BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Inicio
  2. Prensa
  3. Notas de prensa
  4. Prentsa Oharra_BC3_Summer School_20150722

A partir de Enero de 2016 todas las Noticias de BC3 estarán disponibles en news.bc3research.org.

Las Noticias anteriores a Enero 2016 se muestrran a continuación

Prentsa Oharra_BC3_Summer School_20150722

IPCCren bosgarren txostenaren bi autore nagusi Parisko COP21en erronkak Donostian aurkeztuko dituzten hamabi adituen artean

- Nazioarteko adituen topaketa BC3ren eta UPV/EHUren “Climate Change on the road tu Paris” uda eskolaren seigarren edizioaren baitan antolatu da.

- Eskola honetan klima-aldaketaren arloan nazioartean aztergai diren politikak eta zientziaren giltzak azalduko dira, eta merkatuaren ikuspegiarekin osatuko dira.

[Donostia, 2015eko uztailak 13] Klima-aldaketaren aurrean hartu beharreko neurriak diseinatzeko mundu mailako topaketa nagusia eta erabakigarria Parisen egingo da datorren abenduan, COP21 “Klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenaren Alderdien Biltzarra” izenekoaren baitan. Datak berebiziko garrantzia du klimari buruzko nazioarteko beste akordio bat sortu behar denez bertatik, herrialde guztietan aplikatu ahal izango dena planetako batez besteko tenperaturaren igoera 2ºCtik behera mantentzeko.  Munduaren iraungarritasunean klima-aldaketak duen eraginari buruzko ebidentzien argitan, planeta osoko gobernuak neurri politikoak, ekonomikoak eta sozialak hartzen ari dira sortutako kalteak aurreikusi eta atzeratzeko eta babesa eta berreskuratze-ekintzak ezartzeko.  Klima-aldaketa agenda politikoaren lehen postuetan dago, eta BC3ren lan-esparru nagusietako bat da, hain zuzen ere, zientzian oinarritutako, horiek diseinatzeko ezagutza eskaintzea. Izan ere, ezer ez egiteak dituen kostuak balioesteak (ekonomikoa, ekologikoa eta soziala) gobernuak zerbait egitera mugiarazten ditu.Klima-aldaketak planteatzen dituen erronkei eta aukerei heltzea ere ezagutza-kontua da. Testuinguru honetan antolatu dute elkarrekin BC3k eta UPV/EHUk klima-aldaketaren uda-eskolaren seigarren edizio hau, “Climate Change on the road to París” izenburuarekin.  Zuzendariak Anil Markandya irakaslea (zuzendari zientifikoa) eta  Ibon Galarraga doktorea (BC3ko ikertzailea) dira. 

 

Jeitsi Prentsa Oharra_Bc3_Summer School_20150713

 







[X]
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y poder ofrecerle las mejores opciones mediante el análisis de la navegación.
Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para más información pulse aquí.