BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Inicio
  2. Prensa
  3. Ikerlariak sortzeko gelaz gelako hitzaldiak

A partir de Enero de 2016 todas las Noticias de BC3 estarán disponibles en news.bc3research.org.

Las Noticias anteriores a Enero 2016 se muestrran a continuación

Ikerlariak sortzeko gelaz gelako hitzaldiak

Ikerlariak sustatzeko asmoarekin,Training Caravan-Ikertzaileak Gelan ekimena abian jarri dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Ikerbasquek eta Bc3k.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Ikerbasquek eta BC3k abian jarri dute Training  Caravan- Ikertzaileak Gelan izeneko egitasmoa. Ekimen horren helburua EAEko ikasleen gaitasun zientifikoa hobetzea, bokazio zientifikoa indartzea eta, batez ere, ikasleek ikertzaile baten ibilbide profesionala zuzenean ezagutzeko aukera izatea da. Bide batez, EAEn egiten den ikerketara hurbildu nahi ditu ikasleak, eta, horretarako, Ikerbasque eta BC3rekin lankidetzan ari da Hezkuntza Saila, aipaturiko helburua gauzatzeko. Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendurik dago ekimena. Horrelako ekimen bat aurrera ateratzen den lehen aldia da. 2010ean esperientzia mugatu bat egin zuten zenbait ikastetxetan, proiektua ebaluatu eta doitu ahal izateko, deialdi zabal bat egin baino lehen. 2010-11ko ikasturterako egin den deialdian, 30 ikastetxe aukeratu dira, eta dagoeneko hitzaldi-topaketa horiek egiten ari dira, ikastetxe bakoitzarekin adostutako egutegi baten arabera.

Irakurri elkarrizkata osoa  Berria aldizkarian 2.62 Mb pdf

 







[X]
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y poder ofrecerle las mejores opciones mediante el análisis de la navegación.
Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para más información pulse aquí.