BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Inicio
  2. Prensa
  3. ZIENTZIA,KLIMA ALDAKETARI AURRE EGITEKO BIDEA

A partir de Enero de 2016 todas las Noticias de BC3 estarán disponibles en news.bc3research.org.

Las Noticias anteriores a Enero 2016 se muestrran a continuación

ZIENTZIA,KLIMA ALDAKETARI AURRE EGITEKO BIDEA

Iturria: Berria.info

BC3k zientzia, teknologia eta berrikuntza bultzatu nahi ditu,eta,horien bidez,klima aldaketak eragin ditzakeen kalteak aurreikusi.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza bultzatzeko asmoz eta klima aldaketak eragin ditzakeen kalteak aurreikusteko asmoz sortu zuten BC3.
BC3-Basque Center for Climate Change 2008. urtean sortu zen, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ustatuta. Bi izan ziren BC3ren jaiotza bultzatuko zuten oinarriak.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2010; Euskal Herria bezalako herri batentzat ikerketa eta berrikuntza ezinbesteko tresnak dira, eta, horregatik, aipatutako planak Euskal Autonomia Erkidegoa Europako erreferente bihurtzea aurreikusten zuen, zientzia eta berrikuntza arloetan. Jakina, asmo handi horrek bere mugak bazituen: gizartearen arlo guztietan aditu izatearen ezintasuna alegia. Horrela, Eusko  Jaurlaritzak gai nabarmen batzuk hautatu zituen espezializazioa bultzatzeko, eta, horren ondorioz, Bikaintasunerako Ikerketa zentroak sortu ziren (BERC-Basque Excellence Research Centre); horien artean, BC3. Bestalde, klima aldaketa hurrengo urteetan gizadiak aurre egin beharreko erronkarik nagusiena izango da; hala uste du Ban Ki-moon Nazio Batuen idazkari nagusiak. Erronka politiko handia ere bada, eta horri dagokionez, zientziak nahitaezko eginkizuna dauka klima aldaketari aurre egiteko konponbideak zehazteko garaian. Egon daitezkeen inpaktuak zehazki ezagutzeko eta baita ondorioei egokitzeko edo inpaktuen eragina murrizteko orduan, ezinbestekoak izango dira zientziaren ekarpenak. Aski ezagunak dira planeta osoan antzeman diren efektuak. Horrela, IPCC Nazio Batuetako Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldearen aburuz, lehentasunezko gaia izango da eskala txikiagoan, hots, eskualde mailan, klima aldaketak izango dituen eraginak aztertzea. Horregatik, lan ildo berri hori bereziki garrantzitsua da Euskal Herrian zer gertatuko den ezagutzeko eta izango diren ondorioei ahalik eta ondoen moldatu ahal izateko.

Beraz, bi horiek izan ziren BC3 zentroaren sorrera ahalbidetu zituzten oinarriak. Helburua, beraz, bikoitza ere bada: alde batetik, nazioarteko ikerketarako erreferente bihurtzea, bai ekoizpen zientifikoagatik, bai eta Euskal Herrira ikerlari bikainak erakartzeko gai izateagatik; bestetik, klima aldaketaren zergatia eta ondorioen ezagupena bultzatzea, eta, horri lotuta, gai horren inguruko maila goreneko ikerketa ultzatzea ere.

Berri osoa irakurtzeko pdf Berria 282.65 Kb

 







[X]
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y poder ofrecerle las mejores opciones mediante el análisis de la navegación.
Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para más información pulse aquí.