BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Inicio
  2. Prensa
  3. Zoriontasuna bilatzen hasi behar genuke hazkundean pentsatzeari utzita

A partir de Enero de 2016 todas las Noticias de BC3 estarán disponibles en news.bc3research.org.

Las Noticias anteriores a Enero 2016 se muestrran a continuación

Zoriontasuna bilatzen hasi behar genuke hazkundean pentsatzeari utzita

Iturria: Berria

David Batker · Ekonomia ekologikoan aditua 

Mundu aberatsak kapital ekonomikoan nahikoa inbertitu duela uste du Batkerrek, eta gizarte kapitalean inbertitzeko garaia baduela. Astean 70 orduz lan egin eta familiari minutu bat bera ere ez eskaintzeak zentzurik ez duela dio.

Aitona-amonak euskal herritarra zituen David Batkerrek eta antzematen zaio harro dagoela bere  arbasoez, erantzun eta erantzun artean ez baitu Euskal Herriaz eta haietaz hitz egiteko aukerarik  altzen. Bera, ordea, lehen aldiz etorri  da Euskal Herrira, eta ez familiagatik, lanagatik baizik.  Konomia ekologikoan munduko aditurik handienetakoa izaki, BC3 Basque Centre for Climate Change erakundeak gonbidatuta etorri da Earth Economics irabazi asmorik  gabe erakundean egiten duten  anaz hitz egitera.

Planeta defizitean da irailaren 27az geroztik, aurtengo genituen baliabide guztiak erre ditugulako.  Finantza sektorean ikusi dugu defizit handiegiak zer-nolako ondorioak dakartzan. Noizko krisi ekologiko bat?

Defizit ekologikoa eta finantza krisia oso lotuta daude, bata bestea  areagotzen ari delako. Aurten, esaterako, inoiz baino hondamendi ekologiko gehiago izan dira munduan. Beraz, esan genezake egungoa krisi ekologikoa ere badela.

Urtero erretzen ditugu  auzkagun  baliabideak baino gehiago edo soilik aurtengo kontua da?

Ez da aurtengo kontua  akarrik. Gogoan izan dezagun historia pixka bat. 1930eko hamarkada baino lehen, ez zegoen  eurgailu ekonomikorik eta ekologikorik. Ez ziren berotegi efektua eragiten duten gasak neurtzen, ez zen herrialdeen BPG barne produktu gordina neurtzen, ez zen langabeziarik edo inflaziorik neurtzen, ez zen bizi-kalitaterik neurtzen. Ez zen ezer neurtzen, ez zegoelako neurgailurik. Neurgailuak sortzeak helburuak finkatzea ekarri  zuen, eta, horrek, ekonomia beste modu batera ikustea. Helburu  orietara iristearren astakeria handiak egin ditu gizakiak, eta gehiegizko jarduera ekonomiko horri lotutako arazo berriak ditugu orain, iraunkortasun arazo larriak. Orain badakigu etorkizuna ezin dugula eraiki soilik hazkundean oinarrituta, iraunkortasuna ere kontuan izan behar dugula. Horregatik gustatzen zait horrenbeste Euskal Herria, etorkizuna eta ekonomiaren hazkundea iraunkortasuna, ekitatea  eta kultura kontuan hartuta diseinatzen ari delako. Gainontzekoentzat eredu bat dela uste dut.

Gaur mundua petrolioak mugitzen du,baina badakigu gastatzen ari dela. Noiz arte iraungo du,eta ordurako izango al dugu petrolioa ordezkatuko duen ezer?

Ez dut uste horretaz kezkatu behar genukeenik. Nire aitonaamonek Euskal Herria utzi zutenean, 1905ean, kapital ekonomikoan inbertsio handia egin beharra zegoen, errepideak, etxebizitzak, lantegiak... gauza asko eraiki beharra zegoelako. Baina horretan hobekuntza handiak egin dira, eta gaurko  egoera oso diferentea da. Orain behar  dena ez da kapital ekonomikoa, gizarte kapitala baizik:  amiliarekin eta lagunekin egoteko denbora, funtsean, bizitza kalitatea. Nik uste dut galdera bat egin behar diogula geure buruari: zertarako da ekonomia? AEBetan badira astean 70 eta 80 ordu lan egin eta euren familian minutu bat bera ere inbertitzen ez duten langileak. Baina, zertarako? Ez du zentzurik. Zoriontasuna bilatzen hasteko garaia dela uste dut, BPG barne produktu gordinean eta etenik gabeko hazkundean pentsatzeari utzita.

Deshazkundea irtenbide gisa ikusten al duzu?

Munduan, leku batetik bestera alde handiak daude. AEBetan, jendea ez da zoriontsua, gehiegi zorpetuta dagoelako, lan gehiegi egiten dutelako. Ekonomian inbertitzeari utzi eta gizarte arloko jardueretan gehiago inbertitu beharko luketela uste dut. Etiopian, aldiz, bestelakoa da egoera, agian estatubatuarrak baino zoriontsuagoak izango dira, baina ondasunak falta zaizkie, kontsumitzea, ekonomian inbertitzea. Beraz,  deshazkundea batzuentzat eta hazkundea besteetan, Alde horretatik, gure ikerketetan, gero eta arreta handiagoa jartzen ari gara baliabide naturaletan. Natura sistemen  modelizazioak egiten ditugunean, hainbat jokaleku irudikatzen ditugu egungo ekitate faltak zer  ondorio ekonomiko eta ekologiko izan ditzakeen jakiteko.

Zer helbururekin egiten dituzue natura sistemen modelizazio horiek?

Adibide bat jarriko dut. Gaur egun, AEBetako hiri askok euri urak nekazaritzan erabiltzeko sistema artifizialak dituzte eraikita. Sistema horiek, ordea, uholde arazoak eragiten dizkiete, eta hori  saihesteko urak birbideratzeko sistemak eraiki behar dituzte. Arazo bat konpontzeko eraiki duten irtenbidea bera bihurtu zaie arazo, eta arazo bat izan beharrean bi dituzte. Hori bai, eraikuntza lan horiek guztiek tokian tokiko BPGa hazi egin dute, neurgailu horrek hondamendiak zerbait baikorra balira bezala hartzen dituelako. Guk, ordea, uste dugu baliabide artifizialak eraiki beharrean,  baliabide naturalak hobetzea dela bidea, horrela ez dagoelako sistema artifizialik eraiki beharrik,  nahiz eta horrek BPGan horrenbesteko eraginik ez izan. Ondo deritzogu beharra dagoenean  azpiegiturak eraikitzeari, baina uste dugu ezin direla eraiki ekonomiak hazi egin behar duelako bakarrik. Horretarako, ordea, ekonomia beste modu batera ikusi beharra dago. Gu, hain zuzen, horixe frogatzen saiatzen gara gure ikerketa eta modelizazioekin, sistema artifizial horiek guztiak alferrikakoak ez ezik, kalterakoak ere badirela.

Gaur egun BPGa da ekonomiaren bilakaera neurtzeko erabiltzen den ia adierazle bakarra,baina argi dago gabezia handiak dituela. Zuek zer proposatzen duzue?

Bhutanen 1980ko urteetatik erabiltzen duten adierazlea oso adibide ona izan daiteke. Inkesta sistema konplexua baten bidez, herritarren zoriontasun maila neurtzen saiatzen dira. Adierazlea bederatzi neurgailuk osatzen dute, batzuk arlo fisikoak eta ekonomikoak neurtzen dituzte eta beste batzuk herritarren ongizate  eta zoriontasun maila. Seatlen ere badute herritarren zoriontasuna neurtzen duen adierazle bat. Estatubatuarrek denbora luzean uste izan dute zenbat eta lan gehiago egin, zenbat eta gehiago kontsumitu, zenbat eta gehiago zorpetu, zure familiarekin zenbat eta denbora gutxiago egon eta, batez ere, zenbat eta estresatuago bizi hobe dela, hori dela herrialdeko ekonomia salbatzeko bidea. Baina, azkenaldian gero eta gehiago dira justizia sozial eske altxatu diren herritarrak, urriaren 15eko mugimendu itxuratu dutenak hain justu. Eta mugimendua arrakasta  izaten ari da gainera, dagoeneko ehun hiritan garatu baita.

Sistema aldatuko dutenak ez dira gobernuak eta agintariak izango, herritarrak baizik. Baina nolahasi? Zer aholku emango zenieke?

Maila pertsonalean, aholku bakar bat: ahalik eta gutxien zorpetzeko. Maila kolektiboan, berriz, harreman sozialak garatzea ahalbidetzen duten jardueretara jotzeko esango nieke, funtsean,komunikazioa lantzeko. 

 

 







[X]
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y poder ofrecerle las mejores opciones mediante el análisis de la navegación.
Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para más información pulse aquí.