BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Argitalpenak
  3. Policy Briefings

Argitalpenak

BC3 Working papers

BC3 Policy briefings

IPCC-ren II. lan-taldearen Bosgarren Ebaluazio Txostena (AR5): Egokitzerako konponbideeremua zabaltzen

Gako-hitzak: IPCC, Adaptation, Impacts, Climate policy

Autorea(k): Elisa Sainz de Murieta, Marc B Neumann and Anil Markandya

Data: 2014-25-04

Alea: PB 2014/ Special Issue-01

  Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF) (412 KB.)


Keypoints

  • IPCCren txostenak erakusten du adituek gizakiak eragindako klima-aldaketak sortutako inpaktuez gero eta konfidantza handiagoa dutela, hala nola ozeanoetako espezieen migrazioaz eta laborantzen errendimenduen murrizketaz.
  • Eremu askotan ari da egokitzapena gertatzen eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren elementu zentral bihurtu da. Eraginkortasunez jarduten bada, aukeren sorta zabalak klimaren erronkari aurre egiteko agertoki positiboa eskainiko du.
  • Klima-arriskuak jorratzean, mehatxuetan soilik oinarritu beharrean esposizioaren eta urrakortasunaren eragin handiak ere
    nabarmentzen badira, egokitzerako esparrua modu adierazgarrian zabal daiteke.
  • Egokitzea jardun publikoaren beste jabari batzuetan barneratzen bada, hala nola garapen iraunkorrean edo pobreziaren murrizketan, eta horrekin batera “low regret” aukera sinergikoak
    identifikatuz, konponbide-eremua are handiagoa izan daiteke.
  • Egokitzeko mugak daudenez gero, lan handiagoa egin beharko da ekiditean, inflexio-puntuak ez gainditzeko eta inpaktu itzulezinak saihesteko.

<< PB zerrendara itzuli