- Hasiera
- Argitalpenak
- Policy Briefings
Elikagaien eta pentsuaren nazioarteko merkataritzaren eta gizakion dieta aldaketaren eraginak janari eta ingurumen segurtasunean: mailak bateratzen.
Gako-hitzak: Greenhouse gases, trade, farm, nitrogen, global nitrogen cycle, food, livestock, agri-food system
Autorea(k): Luis Lassaletta and Agustín del Prado
Data: 2013-16-12
Alea: 2013-06
Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF) (519 KB.)
Keypoints
- Janariaren eta pentsuaren nazioarteko merkataritza (proteinen eduki
gisa adierazita) zortzi aldiz handiagoa egin da azken 50 urteotan. Gaur
egun, herrialde-kopuru txiki bat ari da munduko gainerako herrialdeak
elikatzen. Populazio-igoera da aldaketa horren eragile
garrantzitsuetako bat, baina baita animalia-proteina gehiagoko
dietetarako egin den aldaketa ere.
- Laboreen (lurra) eta aziendaren artean gero eta handiagoa da
deskonexioa, horren ondorioz, mantenugaien erabilera eraginkorra
txikitzen ari da munduan eta kutsadura-arazoak ugaritzen.
- Espainian, dieta mediterraneoa deiturikotik Ipar Amerikako eta
Europako iparraldekoen antzekora aldatu da dieta, hau da, animaliaproteina
ugari dituen eta mediterraneoa bezain osasungarria ez den
dieta batera, eta hori da Espainian nitrogeno-emisioen kutsaduraren
igoera izugarria eragin duen kausa nagusietako bat. Pentsuinportazioek
animalia-produktuak izugarri ekoiztea ekarri dute; —gaur
egun, inportazioek estatuko labore-ekoizpena berdindu dute.
- Espainiak esportatzeko nekazaritza-produktuak sortu arren,
nekazaritza-sistemako N2O-emisioen 2009ko balantze garbiak
adierazten du inportatutako janari eta pentsuaren ekoizpenari lotutako
emisioak handiagoak direla. Inportatutako nekazaritza-produktuei
lotutako N2O-emisio garbien parte handi bat B eranskinean sartu gabe
dauden herrialdeek eragina da, eta, beraz, emisio-ihes handiak ari dira
gertatzen.
- Nekazaritza-produktuen merkatuei buruzko politikek ez dute sustatzen,
nahitaez, laboreetatik eratorritako azpiproduktuen erabilera ahalik eta
jasangarriena; eta horrek nabarmen eragin diezaioke aziendaproduktuen
karbono-aztarnari (adibidez, esnearenean).
- Landare- eta animalia-ekoizpena lokalizatzea, janari-hondakinak
murriztea eta dieta kontrolatzea oinarrizko gakoak dira munduko
elikagaien eta ingurumenaren segurtasuna bermatzeko.
- Nekazaritza ez hain intentsiboa bideragarria izango litzateke bazkasarean
elikagai-galerak asko murriztuko balira eta gizakiok dieta
aldatuko bagenu. Ezinbestekoa da janariari, nekazaritzari, hondakinei,
osasunari, klima-aldaketari, biodibertsitateari eta energiari buruzko
politikak behar bezala lotzea, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak
eraginkortasunez murriztuko badira.