- Hasiera
- Argitalpenak
- Policy Briefings
IPCC-ren II. lan-taldearen Bosgarren Ebaluazio Txostena (AR5): Egokitzerako konponbideeremua zabaltzen
Gako-hitzak: IPCC, Adaptation, Impacts, Climate policy
Autorea(k): Elisa Sainz de Murieta, Marc B Neumann and Anil Markandya
Data: 2014-25-04
Alea: PB 2014/ Special Issue-01
Behera kargatu Policy Briefings hau (PDF) (412 KB.)
Keypoints
- IPCCren txostenak erakusten du adituek gizakiak eragindako klima-aldaketak sortutako inpaktuez gero eta konfidantza handiagoa dutela, hala nola ozeanoetako espezieen migrazioaz eta laborantzen errendimenduen murrizketaz.
- Eremu askotan ari da egokitzapena gertatzen eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren elementu zentral bihurtu da. Eraginkortasunez jarduten bada, aukeren sorta zabalak klimaren erronkari aurre egiteko agertoki positiboa eskainiko du.
- Klima-arriskuak jorratzean, mehatxuetan soilik oinarritu beharrean esposizioaren eta urrakortasunaren eragin handiak ere
nabarmentzen badira, egokitzerako esparrua modu adierazgarrian zabal daiteke.
- Egokitzea jardun publikoaren beste jabari batzuetan barneratzen bada, hala nola garapen iraunkorrean edo pobreziaren murrizketan, eta horrekin batera “low regret” aukera sinergikoak
identifikatuz, konponbide-eremua are handiagoa izan daiteke.
- Egokitzeko mugak daudenez gero, lan handiagoa egin beharko da ekiditean, inflexio-puntuak ez gainditzeko eta inpaktu itzulezinak saihesteko.