- Hasiera
- Prentsa
- Prentsa oharrak
- BC3 Prentsa Oharra_20141204
2016ko geroztik BC3-ko Berriak hurrengo blog-ean izango dira eskuragarri news.bc3research.org.
2016ko Urtarrilak baino lehenagoko Berriak jarraian aurkituko dituzu
BC3 Prentsa Oharra_20141204
“Botere-guneak lekuz aldatu behar dira klima-erresilientzia bultzatu ahal izateko” [Bilbo, 2014-12-05]
BC3k eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako #klimagune2014ren 5. ekitaldian klima-aldaketaren eta landa-ingurunearen arloko tokiko zein nazioarteko adituak bildu dira.
Nekazaritza intentsiboaren edo abeltzaintzaren berotegi-efektuko gasen emisioen atzean dauden arrazoiak aztertu dituzte, eta tartean dauden eragileek gas horien emisioa murrizteko bete beharreko egitekoa sakondu nahi izan dute. Eragile horien artean daude: ingurumen-politika iraunkorrak diseinatzeaz arduratzen diren erakunde publikoak; nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta baso-lanen arloko profesionalak; eta abar.
Era berean, irtenbide eraginkorrak, zuzenak eta iraunkorrak lortzeko, alde guztien arteko komunikazioa erraztuko duten elkar-guneak topatzearen premia nabarmendu dute (baterako diseinua), eta politika irmoak eta kontsumo-ohiturak aldatu behar direla adierazi dute.