BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Prentsa
  3. Prentsa oharrak
  4. MU-k bat egin du Japoniako Teknologia Jasangarrien gaineko Unibertsitate Globaleko proiektuarekin

2016ko geroztik BC3-ko Berriak hurrengo blog-ean izango dira eskuragarri news.bc3research.org.

2016ko Urtarrilak baino lehenagoko Berriak jarraian aurkituko dituzu

MU-k bat egin du Japoniako Teknologia Jasangarrien gaineko Unibertsitate Globaleko proiektuarekin

Programa Euskadira etorri da BC3 eta Japoniako Nagaoka Unibertsitate Teknologikoaren arteko kolaborazioari esker, bizkaia:talent taldearen laguntzarekin.

Lehen ikasleak urteko bigarren seihilekoan abiatu ahal izango dira Japoniara.

Programaren hedapena Europan BC3tik koordinatuko da

 Gigaku agreement 0127

Urtarrilaren 20 eta 21en Japoniako ikertzaileen ordezkaritza bat Euskadin izango da ikasle-truke iraunkorrerako programa honen lehen fasea abiarazteko. Japonia eta Euskadiren artean sortu den gisa honetako lehen ekimena da, irispide luzekoa. Nagaokako Unibertsitate Teknologikoko ordezkariek Mondragon Unibertsitatearen egoitza bisitatu dute eta beste zenbait euskal unibertsitaterekin harremanak izan dituzte beren parte hartzea zehazteko.
BC3 (Basque Centre for Climate Change) eta Japoniako Nagaoka Unibertsitate Teknologikoa dira ekimenaren bultzagileak eta horren bidez "Unibertsitate Globala" abiatuko da 10 urteko epean, ikasle eta ikertzaileen nazioarteko mugikortasuna errazteko eta teknologia jasangarrien arloan enpresa txiki eta ertainen nazioarteko presentzia indartzeko. Truke-eredu hau Japoniako gobernuaren ekimen estrategikoa da, mundu mailan bikaintasun-campusa abiaraztea da bere helburua, harreman iraunkorrak sortuta hainbat herrirekin, hala nola, Alemania, Hego Afrika, Vietnam edo Mexiko. Egindako aurreikuspenen arabera, 10 urteko epean proiektua erabat burututa egongo da eta urtero 900 ikasle hartuko ditu. Programa oso-osorik finantzatuko du Japoniako gobernuak, berariaz esleitutako fondoei esker.
Akordioa aurrera eraman ahal izan da BC3-ren lan-taldeari esker, burua Ikerbasque Irakaslea eta Ramón y Cajal ikertzailea den Sérgio Henrique Faria delarik. Horrez gain, Sergio Henrique Faria programa Euskadin ez ezik Europa osoan ere koordinatzeko izendatu dute. BIZKAIA:TALENT erakundearen laguntza bereziki azpimarratzekoa da; Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako elkartea da bizkaia:talent eta bere helburua da zientzia, teknologia eta enpresa arloetan goi-mailako kualifikazioa duten pertsonak Bizkaia eta Euskadira erakartzea eta bertan geratu edo bertara lotzea.

Jeitsi Prentsa Oharra hemen

 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.