- Hasiera
- Prentsa
- Prentsa oharrak
- Prentsa Oharra_BC3_Optibarn_20150724
2016ko geroztik BC3-ko Berriak hurrengo blog-ean izango dira eskuragarri news.bc3research.org.
2016ko Urtarrilak baino lehenagoko Berriak jarraian aurkituko dituzu
Prentsa Oharra_BC3_Optibarn_20150724
Esne-ustiategiak klima-aldaketaren berora egokitzea
[Bilbo, 2015eko uztailaren 24a] BC3, Basque Centre for Climate Change, erakundean Optibarn proiektua jarri da abian; ikerketa-proiektu horren bidez esnetarako behien ukuiluen klimatizazioa optimizatu nahi da, tenperaturaren igoerari eta klima-aldakortasunari aurre egiteko.
Optibarn proiektua ERANET + proiektu bat da, Nekazaritza, Elikadura Segurtasuna eta Klima Aldaketari buruzko Baterako Programazioko EU FACCE JPI Europako ekimenaren bidez finantzatzen ari dena.
ERA-NET ekimenak Europar Batasuneko I+G esparru-programak finantzatutako eta sustatuko jardueren barruan daude. Zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotzen diren jarduerak, programak eta ekimenak finantzatzera zuzentzen diren Europa osoko nazio-mailako zein eskualde-mailako erakundeen (ministerioen, berrikuntza-agentzien, eta abar) sareak eratzean datza. ERA-NET eskemaren helburua da programa eta ekimen horiek koordinatzea.
“Klimari dagokionez zentzuzkoa den nekazaritza” gisa ezagutzen den paradigma berriaren azterketan oinarritzen da Optibarn proiektua. Klimari dagokionez zentzuzkoa den nekazaritzaren bitartez, nekazaritzako eta abeltzaintzako sistemen ahalmena hobetu nahi da –elikadura-segurtasunaren alde– eta egokitzeko beharrak eta arintzeko aukerak txertatu nahi dira garapen iraunkorreko estrategietan. Alemaniako ATB (Leibniz Institute for Agricultural Engineering Potsdam-Bornim) erakundeak koordinatzen du proiektua. Sareak nazioarteko hainbat aditu biltzen ditu, eta Alemaniako, Danimarkako, Israelgo eta Espainiako ikerketa-zentroek, unibertsitateek eta enpresek hartzen dute parte.
Jeitsi hemen [Prentsa Oharra_BC3_Optibarn_20150724]