BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Ekintzak
  3. Hazkunde Berdea Bizkaian

Klimagune Summer School Training Caravan Seminars UPV BC3

Hazkunde Berdea Bizkaian

BBK Fundazioak dituen helburuen artean kultura sustatzea eta garatzea eta pertsonen ezagutza eta prestakuntza zabaltzea daude.  Hori dela eta, 2018. urtean Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Klima Aldaketa Ikergaik (BC3) sortutako Low Carbon Programa babestea erabaki zuen.

 

2018ko Lan Ildoa: Hazkunde Berdea Bizkaian 

2018. urteko lan ildoak 2 master amaierako lan garatzea zuen helburu, eta baita ere Bizkaian hazkunde berdea aztertuko zuen txosten baten prestaketa.

Azkenean, hiru master amaierako lan babestu dira, EHU eta BC3ko ikerlariek batera zuzendutakoak eta 2018ko irailean defendatu zirenak. Egindako lanak hurrengoak dira:

Bestalde, “Hazkunde Berdea: Bizkaian ekonomia jasangarrirako trantsizioa kudeatzen” izeneko txostena prestatu dugu. Txostena 2019ko urtarrilean Bilbon aurkeztu zen.

 

Txostena hurrengo estekan  eskura daiteke

 

2019rako Lan Ildoa: Klima-aldaketaren eraginetara egokitzapena Bilbon

2019rako onartutako lan programan, Low Carbon Programako ikerlariek “Klima-aldaketaren eraginetara egokitzea Bilbon: erronkak eta aukerak” txostena osatuko dute. Honek klima aldaketaren ondorioz Bilbon aurre-egin beharreko mehatxu nagusiak izango ditu aztergai, baita honek eskaini ditzakeen aukerak ere.

Horretaz gain, EHUk eta BC3k hirietan klima aldaketa eta egokitzapenaren inguruko jardunaldi akademikoa antolatuko dute urtero burutzen den Udako Unibertsitatearen baitan (ikus Summer School-eko aurreko edizioak). Jardunaldian klima aldaketa eta hirien inguruko gaian adituak diren mundo mailako ikerlariek hartuko dute parte, hiriak klima-aldaketa politiketan hartzen ari diren rola aztertzeko asmoz.

Azkenik, lortutako emaitzak Bilbon jardunaldi berezi batean aurkeztuko dira, bertan eragile  desberdinak bilduko direlarik, hala nola finantza erakundeak, BBK Fundazioa kasu, unibertsitateak (UPV/EHU, Deusto, MU), zentro teknologikoak, enpresa pribatuak eta erakunde publikoak. Jardunaldiaren helburua ikerketaren emaitzak partekatzea izango da, identifikatutako aukerak balioetsi eta hauei erantzuna emango dien elkarlana bultzatzea.

 

Erakundeak:

BBK Fundazioa

Universidad del Pais Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatea

Basque Centre for Climate Change (BC3)

 

Koordinatzaileak:

Alberto Ansuategi (UPV/EHU & BC3)

Ibon Galarraga (BC3)

Elisa Sainz de Murieta (BC3 &LSE)

 Logoehu                       Logo-bbk-fundazioa-300x200                                    Bc3 logo vertical color p 50

 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.