BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Trebakuntza eta gaitasunak garatzea

Trebakuntza eta gaitasunak garatzea

BC3k ahalegin handia egin du zentrora ikertzaile juniorrak erakarriko dituen trebakuntza-programa garatzeko. Azken urteetan, trebakuntza-jarduera hauek egin ditu:

  • Doktoratu osteko ikertzaileen harrera-erakundea izatea eta haien lana gainbegiratzea.

  • Doktoretza-ikasleen harrera-erakundea izatea eta haien lana gainbegiratzea.

  • Master-ikasleen harrera-erakundea izatea eta haien lana gainbegiratzea.

  • Karrera-ikasleen harrera-erakundea izatea eta haien lana gainbegiratzea.

  • Doktoretza eta Master ikastaroetan eta klaseetan partaide izatea, estatuko eta nazioarteko unibertsitateetan.

  • BC3ren urteroko Udako Eskola. Eskolan, klima-aldaketari buruzko gai zientifiko nagusiak eta azken ikuspuntuak irakasten dira hiru egunetan, diziplina anitzeko hurbilketa erabilita. Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatzen da udako eskola, haren udako ikastaroen barruan.

  • Ekosistema-zerbitzuen eredugintzari buruzko nazioarteko udaberriko unibertsitatea. Nazioarteko Udaberriko Unibertsitatea urtero egiten den ikastaro intentsibo bat da, eta ikertzaile eta politika-analista gazteei zuzendua dago. Jasangarritasun-arazoei aurre egiteko eta haiek ebazteko helburuarekin, ikerketan, politikan eta kudeaketan erabil daitezkeen gizaki-ingurumen eredu bateratuak erabiltzen irakasten du.

  • Klima-aldaketari buruzko Mintegi Programa. Mintegi-programaren helburua da klima-aldaketari buruzko ezagutzari ekarpena egitea, arlo horretako estatuko eta nazioarteko adituek eskainitako hitzaldien bidez.

  • BC3ko langileentzako Trebakuntza Programa. BC3ko langileek haien behar zientifikoei edo kudeaketa-beharrei lotutako gaitasun eta trebetasun profesionalak garatzeko aukera dute BC3ko trebakuntza-programaren bidez. Programa horrek gai zehatzei buruzko barne- eta kanpo-ikastaroak eskaintzen ditu, besteak beste: klima-aldaketa, tresna zientifikoak, programazio-lengoaiak, denboraren kudeaketa eta produktibitatea, lidergoa eta bestelako gai esanguratsuak.

BC3 ahalegin handia egiten ari da bere ikertzaile guztientzat ahalik eta lan-ingurunerik onena sortzeko, zientzialari berriak ekarriko dituzten kondizioak hobetzeko eta Europako Ikerketa Alorrean ikerketan lan egitearen erakargarritasuna areagotzen laguntzeko, European Charter for Researchers eta Code of Conduct for the Recruitment of Researchers dokumentuetako printzipioen eta gomendioen arabera. Europako Batzordeak “Ikerketa-eremuko Giza Baliabideen Bikaintasuna” saria eman zion BC3ri 2015ean, Giza Baliabideen Kudeaketa bikainagatik. BC3ren Giza Baliabideen kudeaketa-planak hainbat tresna eskaintzen ditu zentroan lan-ingurumen estimulatzailea eta bidezkoa bermatzeko, jendea motibatzeko eta haien produktibotasuna hobetzeko, eta, zentroaren lan zientifikorako garrantzitsuenak diren ikerketa-eremuetan, nazioarteko punta-puntako mailan dagoen talde oso kualifikatua izateko.

 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.