BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Ikerketa
  3. Zientzia, politikagintzarako

Zientzia, politikagintzarako

Zientziak gero eta funtzio garrantzitsuagoa du klima-politikek forma hartzeko, gaitasunak sortzeko eta kontzientzia hedatzeko garaian, agenda politikoen lehentasunen artean baitago klima-aldaketa. Ezagutza transferitzeko programen bidez, balioa sortzeko konpromiso sendoa du BC3k. Horretarako, gizarteko sektore guztietara heltzeko eta haiek erakartzeko ekitaldiak eta jarduerak antolatzen ditu BC3k, eta publiko ororentzat eskuragarri bihurtzen du erakundean sortutako zientzia. Hala, politikagintzan garrantzi handia izango duten eragileengan arreta piztu nahi da gai eta aurrerapen zientifiko jakinei buruz, eta politika-egileei eskatu nahi zaie haien planak berregin ditzatela edo ekintza zehatzak planifika ditzatela.

  • Politikagintzari laguntzea metodologien eta tresnen bidez: BC3k hainbat metodologia eta tresna garatzen ditu, zientzian oinarritutako erabaki informatuak hartzen laguntzeko, eta dagoeneko eman du laguntza bertako, estatuko eta nazioarteko erakundeetan.

  • Politikagintzari laguntzea informazio-serieen bidez: BC3ren Politika Argibideak (dokumentuak eta bideoak). BC3ren politika-argibideak zientzialariek sortutako dokumentu-sorta bat dira, zentroko adituen ezagutzan eta egindako ikerketen emaitzetan oinarritutako politika-gomendioak ematen dituztenak.

  • Politikagintzari eta zientzia-komunitateari laguntzea, trebakuntzaren eta gaitasunak garatzeko ekimenen bidez (BC3 udaberriko Unibertsitatea, BC3 Udako Eskola, Klimagune Tailerra eta bestelako aditu-tailerrak).

  • Sareak sostengatzea edo horiek sustatzea (REMEDIA sarea, INCCCET eta NUT-GIGAKU).

  • Politikagintzarako bestelako ekarpen nabarmenak - BC3ren rol aktiboa AKetan: EBren politikak diseinatzeko prozesuari egin diogun ekarpen nabarmenetako bat da UNFCCren albo-ekitaldietan parte hartzea. Ekitaldi horiek antolatu ziren UNFCC hitzaldietan erakunde behatzaile gisa parte hartzen zutenek klima-aldaketari buruzko gaiak nabarmentzeko. UNFCCren saioen osagai garrantzitsua dira ekitaldi horiek, informazioa zabaltzeko, gaitasunak eraikitzeko eta politikak eztabaidatzeko aukerak ematen baitituzte eta, era berean, munduko gobernantza legitimatzeko bide bat ematen baitu.

BC3 gobernuz kanpoko erakunde gisa onartzen du Klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioak (UNFCC), eta Alderdien Konferentzietan (AK) egiten diren albo-ekitaldi askotan egin dugu gure ekarpena klima-aldaketari buruzko beste erakunde zientifiko eta politikoekin batera. BC3k era oso aktiboan lan egin du AK horietan.

 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.