BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

Sareak

BC3k harreman estrategiko sendoa du munduko hainbat ikerketa-erakunde garrantzitsurekin, eta, horri esker, sare zientifikoak sustatzeko aukera du:

  • REMEDIA Network:2011n, BC3k REMEDIA sarearen ezarpena sustatu zuen (Nekazaritzako eta Basogintzako Jardueren BEGen Isurketak Gutxitzeko Sare Zientifikoa). Espainiako nekazaritzako eta basogintzako sektoreetan, sektore publikoan nahiz pribatuan, BEGen isurketak gutxitzeko lanean ari diren ikertzaileen artean informazio zientifikoa eta estrategikoa trukatzeko eta zabaltzeko sarea da BC3k sortutakoa. Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAGRAMA) aintzatetsi egin zuen ekimen horrek Espainiako nekazaritza eta basogintza industriako BEGen inbentario zenbatetsiaren oinarri zientifikoa hobetzeko egin zuen ekarpena. Gaur egun, eskualde geografiko eta eremu akademiko ugaritako 150 ikerlari inguruk osatzen dute REMEDIA sarea. 2015az geroztik, estatuaz gaindiko sare izateko bidean da, nekazaritza eta klima-aldaketaren gaiei buruz lanean ari diren eta gaztelaniaz jarduten duten gainerako herrialdeetako zientzialariak ere barnean hartuta.

  • INCCCET: International Network of Climate Change Centres of Excellence and Think-Tanks for Capacity Building (INCCCET) deritzon sarearen kide sortzaileetako bat da BC3. Pariseko akordioari jarraipena ematen dio sare horrek, eta ideia-laborategien sare global bat sortzen lagundu nahi du, klima-politikei dagokionez, hegoaldea-hegoaldea eta iparraldea-hegoaldea lankidetzak errazteko, COP22ren Marokoren lehendakaritzarekin eta 11 ikerketa-zentrorekin lankidetzan.

  • NUT-GIGAKU: Unibertsitateek, ikerketa-zentroek eta tamaina txiki eta ertaineko enpresek (ETE-ek) osatutako sare globala da, ikasleen eta ikertzaileen epe laburreko eta luzeko trukea sustatzeko (GIGAKU Education and Research Network), eta ikerketa-erakundeen eta ETE-en arteko ezagutza eta teknologia-trukea egiteko (GIGAKU TechnoPark Network) balio duena. BC3 izan zen idazkaritzaren arduraduna Europan.
 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.