BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Ikerketa
  3. Ikerketa-ildoak

Ikerketa-ildoak

BC3aren ikerketa-ildoen eta ikerketa-taldeen antolamenduak helburu orokorrei erantzuten die, eta, horrela, Parisko Akordioaren ondoren, klima-aldaketaren aurkako borrokaren ondoriozko xedeak, erronkak eta eskariak bete nahi dira.

2014-2017rako BC3aren esparru estrategikoak lau ikerketa-ildo nagusi zituen (Low Carbon, Klima eta natur ingurunea, Osasuna eta klima eta Klima-politika); alabaina, 2022-2025rako Plan Estrategikoan, ikerketa bost ikerketa-ildo nagusitan eta zeharkako bi gaitan antolatuta dago. 



Klima-oinarriko ikerketa-ildoa

S.H. Faria Ikerbasqueko irakasleak koordinatuta.

Karbono urriko gizartea ikerketa-ildoa

M. Gonzalez Ikerbasqueko irakasleak koordinatuta.

Lurreko ekosistemen ikerketa-ildoa

M.J. Sanz Ikerbasqueko irakasleak koordinatuta.

Egokitzapen-laborategia ikerketa-ildoa

 M. Neumann Ikerbasqueko irakasleak koordinatuta.

Giza eta natur sistema elkartuen eredu integratuak prestatzea ikerketa-ildoa

F. Villa Ikerbasqueko irakasleak koordinatua.