BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Nor gara
  3. Norekin egiten dugu lan

Norekin egiten dugu lan

AKADEMIA


Nazioarteko eta diziplinartekoa den ikerketa-taldearen ezagutza eta irizpide zientifikoak eskaintzen ditugu, mundu osoko erreferentziazko zentro eta erakunde zientifikoekin estu lotutakoa, adibidez, IPCC gobernuen arteko adituen panelarekin. Ezagutza sortu eta zabaltzen duen zentro bat gara eta etorkizuneko ikertzaileen bikaintasuneko prestakuntzan parte hartzen dugu ere. Euskal zientzia, teknologia eta berrikuntzako sistemaren garapena eta proiekzioa bultzatzen dugu, lehen mailako bitarteko adituak eskainiz, bai eta klimaaldaketaren arloan erreferentzia diren gunetarako sarbidea ere.

Stakeholders

GOBERNUAK ETA GOBERNANTZA-ERAGILE ALDEANIZTUNAK


Ebidentzia zientifikoak, objektibotasuna eta mundu mailako ikerketa eskaintzen dugu, zientzian oinarritutako erabakiak har ditzaten. Mundu osoko jardunbide egokiekin konektaturiko gure diziplina anitzeko ikuspegia, akonpainamendu irmoa eta oinarri sendoa izan liteke eragile horiek klima-aldaketaren aurkako ekintza konplexuak gauza ditzaten.

Stakeholders

ERAGILE SOZIOEKONOMIKOAK


Gardentasuna eta funtsezko zientzia-ezagutzaren transferentzia bultzatzen dugu. Arlo ezberdinetako jardunbide egokien inguruko ezagutza eskaintzen dugu, zientzian oinarrituta dauden ekintzak diseina eta gauza ditzaten.

Stakeholders

GIZARTEA


Gizartea klima-aldaketaren eta garapen iraunkorraren erronken aurrean aktibatzen laguntzen dugu. Klima-aldaketaren zergaitien eta ondorioen ezagutza handiagoa eta hobea eskaintzen dugu, zientzia-ezagutza parte-hartzearekin, prestakuntzarekin eta gizartearen sentsibilizazioarekin konektatzen dugu.

Stakeholders
 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.