BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Nor gara
  3. Gardentasuna

Gardentasuna eta iraunkortasuna

Genero Berdintasunerako 2020-2023 Plana_egokitutaBC3 Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai zentruaren ardura, gure metodoen gardentasunaren eta gure erakundearen erantzukizunaren bitartez, publikoaren konfiantza eraiki eta sustatzea da. BC3-k, irabazi asmorik gabeko elkarte den aldetik, informazio irekia eta hurbilerraza eskaini nahi du, baita gure jarduerei eta ekintzei buruzko datuak ere.

Inbertsio publikoak arduraz kudeatzeko konpromisoa hartua dugu eta aldi berean erantzun egiten diegu zientzian eta gizartean hain bizkor gertatzen diren aldaketei. BC3-k erregulartasunez bere prozedurak aztertzen ditu eta prozesuak eta etengabeko hobekuntzaren oinarrizko printzipioan berresten da. Webgune honetan gure estrategiei, finantzaketari, gobernu korporatiboari eta kontratazioari buruz informazio nagusia agertzen da.

 

INFORMAZIO ESTRATEGIKOA

BC3 Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 2008an sortua eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatua AS/B/14076/2008 zenbakiarekin.

Deskargatu gure pdf-a BC3-ren estatutuekin.

Helburu eta funtzio estrategikoak:

BC3 Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sustatutako erakundea da, klima-aldaketari buruzko ikerketa sustatzeko. BC3-ren helburu nagusia da diziplina anitzak biltzen dituen zientzia honetan ezagutzaren sorkuntza bultzatzea, baita goi-mailako prestakuntza duen ikertzaile-talde bat eratzea, helburu nagusitzat izango duena bikaintasuna ikerketan, prestakuntzan eta dibulgazioan. Gure jarduerak lau edo bost urteko Plan Estrategikoek gidatzen dituzte. Oraingo 2023-2025 planaren helburu estrategikoak hemen topatuko dituzu.

Hemen aurki daitezke BC3-ren ikerketa-programa nagusiak.

Urteko txostenak

BC3-ren urteko txostenak hemen aurki daitezke, zentrua bera eta bertako lan taldea, jarduerak, adierazle nagusiak eta finantzaketa-iturriak azaltzen dira.

 

GOBERNANTZA

BC3-ren Batzar Nagusia Ikerketa zentruaren kudeaketa-batzorde nagusia da, dagozkion estatutuek ezarritakoaren arabera, eta aurrerago azaltzen den bezala, bertako kide elkartuek osatua da. Bigarren kudeaketa-batzordea, administrazioaz arduratzen dena, Zuzendaritza Batzordea da, eta hauek dira bere gaur egungo kideak:

- IKERBASQUE

Adolfo Morais Jaunak ordezkatua Elkarteko lehendakari gisa eta Fernando Cossio Jaunak Zuzendaritza Batzordeko kide gisa.

- UPV/EHU

Guillermo Quindós Jaunak ordezkatua idazkari eta altxorzain gisa eta Inmaculada Arostegui Andereak Zuzendaritza Batzordeko kide gisa.

-IHOBE

Alberto Fernandez Jaunak ordezkatua Elkarteko lehendakariorde gisa.

Hemen ere aurki ditzakezu gobernantzari buruzko informazioa eta dagokion organigrama.


Ordainsariak, erretiratze kalte-ordainak, bateragarritasun-ebazpenak eta aktiboen eta iardueren deklarazioa.

BC3-k ez die ordainsaririk ematen bere kide elkartuei, bere estatutuetako 18. artikuluan adierazten den bezala.

BC3ko kide elkartuak administrazio publikoan postuak betetzen dituzten pertsonek ordezkatzen dituzte, eta instituzio publikoen barruan haiei dagozkien erantzukizunei, ordainsariei eta bestelako betebeharrei lotutako erregulazioak ondoko esteka hauetan aurki daitezke: ordainsariak, erretiratze kalte-ordainak, bateragarritasun-ebazpenak eta aktiboen eta jardueren deklarazioa.

 

FINANTZA-EGOERAK

Deskargatu itzazu gure finantza-egoerak eta auditoretza-txostena:2023.

Gure aurreko finantza-egoerak eta balantze auditatuak auditoritza txostenarekin batera ere bertan dituzu:
2022| 2021| 2020| 2019| 2018| 2017| 2016| 2015| 2014| 2013| 2012|

Aurrekontuak: 2024. Aurreko urteko aurrekontuak finantza-egoeren txostenetan aurkitu daitezke.

Higiezinen aktiboak: BC3ak ez ditu.

Hitzarmenak: 2023| 2022| 2021| 2020| 2019| 2018| 2017| 2016| 2015

Urteko dirulaguntzak, subentzioak eta beste dirusarrerak: 2023| 2022| 2021| 2020| 2019| 2018| 2017| 2016| 2015

 

KONTRATAZIOA

BC3-k legeria nazionalari eta eskualdekoari men egiten die kontratazio publikoari dagokionez eta kontratazio publikoko politika bat ezarri du kontratazioko kontabilitate-prozesuak ziurtatzeko. Gure kontratatzaile-profila ere bisitatu dezakezu oraingo eta aurreko kontratuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero.

 

KALITATEA

Zerbitzu kalitatearen informazioa: ez du aplikatzen.


BERDINTASUNA

2017an BC3k 2017-2020 aldirako Genero Ekintzako Plan (GEP) bat eraikitzeko konpromisoa hartu zuen. Planaren helburu nagusia generoaren arloan egitura orekatu bat lortzea zen, 2020aren amaierarako lortu beharrekoa. Horretarako, GEPek zenbait ekintza ezarri zituen, Operazio Gerenteak kudeatu dituneak, Genero Orekarako Taldearen laguntzarekin eta baita ere Kudeaketa Batzordearen ikuskaritzapenarekin. Lan horren ondorioz, Genero Ekintzako 2017-2020  Plana sortu zen.

2020tik aurrera eta datozen lau urteetan, BC3k Berdintasunarekiko konpromisoari eusten dio, ikerketa-zentroa nazioarteko erreferente gisa ezartzeko espirituan, ez soilik termino zientifikoetan, baita pertsonen kudeaketan ere (Giza Baliabideen estrategiarekin batera).
2019an, BC3k Berdintasun Batzorde bat (BB) sortu zuen, eta horrek barne-azterketa eta -hausnarketa prozesu bat abiarazi zuen hurrengo Berdintasun Plana diseinatzeko. BBk bi etapatan egituratu zuen lana: egoeraren hasierako diagnostikoa, funtsezko dokumentuak aztertuz, lan-saioak antolatuz eta langile guztiei inkesta bat eginez; eta bigarren fase batetan Genero Berdintasunerako 2020-2023 Plana garatzea.
Planak 4 helburu estrategiko ditu, lehentasunen arabera antolatuta:

 1 - Balizko jazarpen-eta-indarkeria kasuen aurrean segurtasuna bermatzea;
 2 - Generoaren ikuspegia zeharkako bihurtzea BC3ko antolamendu-kulturan;
 3 - Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatuzen duen ikasketa politika bat garatzea eta baita ere bultzatzea;
 4 - BC3ren ikerketetan genero eta berdintasun printzipioak txertatzea.

BBa aldizka biltzen da jarraipen- eta ebaluazio-sistema bat ezartzeko, ezarritako adierazleen betetze-maila neurtzeko.
 
2022an, BC3k lege-baldintza berrietara egokitu du egungo plana: martxoaren 1eko 6/2019 Errege Dekretua, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretua eta urriaren 13ko 902/2020 Errege Dekretua. Genero Berdintasunerako 2020-2023 Plana_egokituta

2023ko abenduan, 2020-2023 Berdintasun Planaren epea luzatu zen, 2024-2027 Berdintasun Plana onartua izan arte.  Esteka ziurtagirira.
   
Sexu eta genero jazarpenari aurre egiteko protokoloa.
Lan-ingurune segurua, osasungarria eta jazarpenik gabea eraikitzeko, 2020an, BC3k parte-hartze prozesu bat egin du sexu-jazarpenari, genero-jazarpenari edo genero-identitateagatiko edo sexu-orientazioagatiko jazarpenari buruz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko, eta BC3ren kultura korporatiboa sustatu du segurtasun-, duintasun- eta berdintasun-printzipioetan, eta erakundea osatzen duten pertsona guztien aniztasuna balioetsi du. Parte-hartze prozesuaren ondorioz, sexu-jazarpenaren, genero-jazarpenaren edo genero-identitateagatiko edo sexu-orientazioagatiko jazarpenaren aurkako prebentzio eta jarduketa protokoloa garatu da. Protokolo honek prozedura bat aurkezten du, alde batetik, jazartuak babesteko, eta, bestetik, jazarpenari aurre egiteko ezartzen diren erantzunak eta estrategiak indartzeko; eta, batez ere, horrelako jokaeren prebentzioan.
 
2024ko azaroan, protokolo berri bat jarri zen indarrean, sexu-jazarpenaren, sexuagatiko jazarpenaren eta genero-identitatearen/sexu-orientazioaren aurkako BC3 politikak indartzeko helburuarekin. 
 
Erlazionatutako dokumentazioa: Jazarpen protokoloa
 

BC3k ere manifestu bat garatu du, bi ekintza-ildo hauek ardatz hartuta: 1. Jazarpena eta indarkeria erauztea eta 2. Lantokian eta gure eguneroko bizitzan BC3k berdintasunarekin duen konpromisoa erakustea. Dokumentu honen bidez, BC3k 2020-2023 aldian lortu beharreko adierazpenaren printzipioak adierazten ditu, eta helburua da lantokian lan-ingurune bidezkoagoa eta bidezkoagoa eraikitzea, jakinik justiziarik eta genero-berdintasunik gabe ezin dela gizarte-justizia orokorra lortu.

Erlazionatutako dokumentazioa: Equality manifesto BC3

 

INFORMAZIO GEHIAGO

BC3-n,gure ekintza eta emaitzen inguruko informazio irekia eta eskuragarria eskeini nahi dugu. Informazio osagarririk behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan administration@bc3research.org helbidean.

 

 

 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.