BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Nor gara
  3. Etika eta Jokabide Kodea

Etika eta Jokabide Kodea

Hr excellence in research

IKERTZAILEEN EUROPAKO GUTUNA ETA IKERTZAILEAK KONTRATATZEKO JOKABIDE KODEA


Europako Batzordeak Ikertzaileen Europako Gutuna eta ikertzaileak kontratatzeko Jokabide Kodea onetsi zituen; bi agiri idatzi zituen sektore publikoko eta pribatuko enplegatzaile eta finantza-hornitzaileentzat eta ikertzaileentzat.  Bi agiriak funtsezko bihurtu dira Europar Batasuneko politikan, eta horiei esker ikerketa lanbide-karrera erakargarria bihurtu da eta Europan hazkunde ekonomikoa eta enplegua suspertu dira.

Zehazki, Ikertzaileen Europako Gutunak ikertzaileen eta euren enplegatzaileen egitekoak, ardurak eta eskubideak azaltzen ditu orokorrean. Helburua da nolabait ere bermatzea alde hauen arteko harremana lagungarria izango dela ezagutza sortzeari, transmititzeari eta konpartitzeari behar bezalako etekina ateratzeko, bai eta ikertzaileen garapen profesionalarentzat ere hasiera-hasieratik. 

Orobat, ikertzaileak kontratatzeko Jokabide Kodearen helburua da matrikulazio-tasak igotzea hautaketa-prozesuak justuak eta gardenak izan daitezen. Ikertzailearen merituak argitalpen-kopuruaren arabera ez ezik beste hainbat ebaluazio-irizpideren arabera ere neurtu behar dira, horien artean, heziketa eta irakaskuntza, gainbegiratzea, talde-lana, ezagutzaren transmisioa, kudeaketa eta kontzientziazio publikoa. 

Ikerketa-institutuei Gutuneko eta Kodeko printzipioak betetzen laguntzeko prozedura bat aurkeztu zuen Batzordeak, hain zuzen ere, baliatu nahi zituzten institutuek euren Giza Baliabideen Estrategia (GGBB) diseinatu ahal zezaten.  

BC3REN GGBB ESTRATEGIA


2013ko azaroan, Ikertzaileen Europako Gutunean jasotako printzipioak eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodeetakoak (CyC) onetsi zituen BC3k eta, 2015eko apirilean, “Ikerketaren eremuko giza baliabideen kudeaketaren bikaintasun” saria eman zioten. 2013ko azarotik, Ikertzaileentzako Europako GGBB Estrategiaren (HRS4R) ereduan dihardu lanean BC3k.

Ikertzaileen Europako Gutuna eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodea (CyC) praktikan jartzen laguntzeko mekanismo bat da HRS4R.

Prozedura horrek bost urrats biltzen ditu:

1. Barne Analisi zehatz bat prestatzea.

2. Erakundearen Estrategia web orri korporatiboan argitaratzea, Gutuna eta Kodea jaso eta hobetzeko.

3. Estrategia ebaluatu eta onestea Batzordearen aldetik.

4. Prozesuaren etengabeko aplikazioa eta autoebaluazioa erakundearen aldetik.

5. Eta, azkenik, Estrategiaren kanpoko azken ebaluazioa eta bere aplikazioa Batzordearen aldetik, prozesua behin hasita lau urtero.

Estrategia definitzeko eta aplikatzeko garaian Batzordearekin eta talde pilotuko kideekin lankidetzan aritzen gara, baita dagoeneko sari horren jabe diren beste erakunde batzuekin eta lortzeko prozesuan daudenekin ere, jardun hobeak trukatu eta partekatzeko fororik onena osatzen baitu.

Esparru horretan proposatutako prozeduraren lehenengo urratsa Barne Analisi zehatz bat prestatzea da. Abiapuntu gisa, 2013ko azaroan, Europako Batzordeak sustatutako "Ikertzaileentzako GGBB Estrategiaren" (HRS4R) Barne Analisian lan egiteko konpromisoa hartzea erabaki zuen BC3k. Ondoren, Barne Analisi eta Jardute Plan (2015) horretan aplikatutako Estrategia argitaratu zuen BC3k.

Ebaluazio-prozesua burutu ondoren, proposatutako Estrategia onetsi zuen Europako Batzordeak eta, 2015eko apirilean, “Ikerketaren eremuko giza eskubideen kudeaketaren bikaintasun” saria jaso zuen BC3k.

2017ko hasieran, BC3k autoebaluazioa egin zuen aurreko Jardute Plana berrikusi eta hobetzeko, eta Gutunarekin eta Kodearekin hartua duen konpromisoari eutsiz eta dagozkien printzipioetan jarraitzen du lanean, bai eta HRS4Rarekin ere datozen urteetarako Zentroaren Estrategiaren esparruan. Duela gutxi BC3k Estrategiaren fase berri bati ekin zion, lau urte iraungo duenari (2018 – 2021), eta erronka horretan sartzen da Jardute Plan berria (2017).

HRS4R estrategian parte hartzen duten erakundeetako 6. taldeko kide den aldetik, BC3k aztertu, ebaluatu eta bere egin ditu OTM-Raren gomendioak eta printzipioak (kontratazio irekia, gardena eta merezimenduan oinarritua) barne-kontratazio politiketan. Lan horren emaitza dugu oraingo BC3ren Otm-r politika, 2017ko azarokoa.

 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.