BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai

  1. Hasiera
  2. Nor gara
  3. Antolaketa

Antolaketa

BC3, Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai erakundea irabazi asmorik gabeko elkarte gisa sortu zen 2008ko apirilaren 17an. Hauek dira elkarteko kideak:

Ihobe

Ihobe: ingurumeneko agentzia publikoa, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren mende dagoena. Agentzia horren xedea da Eusko Jaurlaritzari laguntzea ingurumen-politikak garatzen eta Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-iraunkortasuneko kultura hedatzen. Era berean, agentziaren jarduerak berariaz diseinatu dira arlo hauek jorratzeko: airearen kalitatea, lurzoruak, hondakinak, natura-ingurunea eta elkarte publiko-pribatuak.

University of the Basque country (EHU/UPV)

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV): Euskal Herriko unibertsitate publikorik handiena da, 67 lizentziatura eskaintzen ditu jakintzaren arlo guztietan, baita 103 master-programa ofizial, 44 diploma profesional eta 71 doktoretza-programa ere.

Ikerbasque

Ikerbasque: Eusko Jaurlaritzak 2007an eratu zuen Zientziarako Euskal Fundazioa da. Fundazio horren helburua da euskal sistema zientifikoa indartzea —ikertzaileak erakarri eta finkatuko dituzten programen bidez— eta ikerketa dinamizatzea.

BC3aren kudeaketa-eredua: Gobernantza eta Operazioak


General structure governanceoperations
 







[X]
Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta nabigazioa aztertuz aukerarik onenak eskaintzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, haiek erabiltzea onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.